Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

artzain eguna irailaren 3an ospatuko da legazpin

Abuztuaren 31rako, Sunbillako artzainen inguruko saioa antolatu dute

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Legazpi. Udalak prest du jada aurtengo Gipuzkoako Artzain Eguneko egitaraua. Ekitaldi nagusiak irailaren 3an izango dira, baina abuztuaren 31rako ere zer edo zer antolatu dute. Datorren hileko azken egunean, 19.00etatik aurrera, Sunbillako artzainen inguruko saioa izango da kultur etxean. Hasteko, dokumentala eskainiko dute eta, ondoren, artzainen testigantzei buruzko solasaldia izango da.

Igandean, irailaren 3an, ekitaldi ugari izango dira. Goizean ez da aspertzeko astirik izango Legazpin. Alde batetik, ardi gaztaren XXII. lehiaketa jokatuko da. Bestetik, gazta dastatzea izango da. Adituek zenbait azalpen emango dizkiete herritarrei eta bertara gerturatzen diren bisitariei eta, ondoren, jendeak gustukoen duena aukeratuko du.

Horretaz gain, Euskal Herriko latxa arrazako ardi eta ahari erakusketa eta azken hauen enkantea izango dira. Gainera, hainbat omenaldi ere eskainiko dira. Batetik, Gipuzkoako lau aiton-amona artzain omenduko dira eta, bestetik, Iparramerikan artzaintzan aritutako euskaldunak. Lehiaketa gehiago ere izango dira: batzuk ardi okela ahalik eta hobekien gertatzen saiatuko dira eta besteak ardiak ahalik eta azkarren mozten. Azken honetan, neskak mutilen aurka arituko dira.

Erakusketei dagokienez, ar-tzaintza inguruko eskulanak eta artisau lanak izango dira ikusgai. Gaztagintzaren iragana eta oraina ere erakutsiko dira.

Erretiratuen egoitzan, 14.30ean, herri bazkaria izango da. Txartelak egun berean jarriko dira salgai. Bukatzeko, 17.30ean, Gipuzkoako Artzain Txakurren XXXVIII. Txapelketa jokatuko da Urtatzan. Izena emateko epea zabalik dago. Horretarako, Udaleko 943 737030 telefono zenbakira deitu behar da. >a.z.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
SOCIEDADNavidad
OPARIAK
Erregeek ekarritako jostailuekin gozatu dute haurrek
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en San Sebastian | Hoteles en Bilbao |