Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Ostiralean itxiko dute Urretxuko udal igerilekuko liburutegi zerbitzua

Hilaren 5etik, herritarrek liburuak, aldizkariak eta egunkariak irakurtzeko aukera izan dute

Idoia Narbaiza, haur bati liburua uzten.argazkia: a.z.

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

urretxu. Pagoeta udal igerilekuak zabalik jarraituko duen arren, ostiralean emango da bukatutzat aurtengo Bibliopiszina ekimena. Seigarren ekitaldi hau uztailaren 5ean jarri zen abian. Ordutik, egunkariak, aldizkariak eta liburuak izan dira igerilekuko zelaian jarritako txabolatxo batean. Helburua, herritarren artean irakurtzeko zaletasuna suspertzea da.

Bibliopiszinako irakurgaiak ezin direnez etxera eraman, irakurterrazak dira. Aurten, Udalak karpa bat alokatu du eta 236 liburu erosi ditu. Hauetako asko haur eta gazteei zuzendutakoak dira. Izan ere, hauen artean irakurtzeko zaletasuna bultzatzea komeni da eta, gainera, beraiek dira zerbitzu hau gehien erabiltzen dutenak. Bestalde, aurreko urteetan irakurgaiak igerilekuko sarreran izan dira. Aurten, ordea, zelaian jarri dituzte.

Idoia Narbaiza izan da egun hauetan guztietan Bibliopiszinaz arduratu dena. Bere esanetan, "goialdean jartzen den jendeari dezente kostatu zaio aurten behealdean gaudela konturatzea. Dena den, umeentzako, toki hobea da. Izan ere, leku gehiago dute lasai irakurtzeko eta jolasteko".

Haurrak dira txoko honetara gehien jo dutenak. "Oraindik irakurtzen ez dakiten ume txiki asko etortzen dira ipuinak hartzera. Bestalde, aurten, gaztetxoentzako aldizkariak ere baditugu eta arrakasta handia izan dute".

Egunkariak ere lehenengoz sartu dira igerilekura. "Jende gutxik hartu ditu, beharbada arratsaldean irekitzen dugulako. Dena den, heldu gutxi etorri dira gurera". >a.z.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
SOCIEDADNavidad
OPARIAK
Erregeek ekarritako jostailuekin gozatu dute haurrek
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en San Sebastian | Hoteles en Bilbao |