|

Eñaut Frantsesena azpeitiarrak lortu du Azkoitiko toponimia beka.argazkia: k.f.
azkoitia. Azkoitiko Udalak eta Euskaltzaindiak, Azkoitiko toponimoak eta herriko ageriko hizkun-tza paisaia finkatu, arautu eta normalizatzeko akordioa sinatu dute. Hitzarmen honen arabera, Euskaltzaindiaren eginkizunik nagusiena izango da, toponimia bildu, finkatu, arautu eta normaliza-tzeari dagokionez aholkuak eta irizpideak eskaintzea Eñaut Frantsesenari, Azkoitiko Toponimia Beka eskuratu duen azpeitiarrari. Izan ere, Euskaltzaindiari dagozkio ikerketaren zuzendaritza eta aholkularitza zereginak. Horretarako guztirako, zuzendari bat izendatu du, Imanol Goikoetxea Onomastika batzordeko aholkularia.
Asier Aranbarri alkateak esan zuenez, "herri asko euskaldunak izan direla adierazten digun lekuko bakarra, askotan, onomastika da: horregatik, gure aurrekoengandik jaso dugun altxor hori ez galtzeko, Azkoitiko Udalak herriko toponimia ikertzeko eta arautzeko beka deialdia kaleratu zuen, joan den apirilean".
Beka hori Eñaut Frantsesenak eskuratu du eta Euskaltzaindiaren zuzendaritzapean egingo du lana. "Eñauten ardura -esan zuen Asier Aranbarrik- Azkoitiko toki, baserri, iturri, mendi izen eta abar desagertu aurretik jaso eta aztertzea izango da".
bilketa lana Eñaut Frantsesenak berak azaldu zuen, atzo, ikerketa lan honen nondik norakoa. Honen haritik, helburua Azkoitiko toponimia bildu, kokatu, sailkatu, aztertu eta finkatzeko proposamena egitea dela esan zuen. "Lehenengo eta behin -azaldu zuen- bildu egingo dugu toponimia". Horretarako, idatzizko nahiz ahozko informazio iturriak erabiliko ditu. Batetik, hainbat artxibotan egingo du bilketa historikoa: "Horrez gain, lehendik egindako bilketak ere erabiliko ditugu. Baita liburuetan eta bestelako argitalpenetan agertutako materiala ere".
Bestetik, ahozko bilketa ere burutuko du. Frantsesenak adierazi zuenez, "dokumentazioak lagunduko digu toponimoak kokatzen. Baita jendeari egindako galdeketek ere. Zehazki non dauden jakin ahala, mapetan kokatuko ditugu".
Erabiliko dituen bideen artean Euskaltzaindiaren programa informatikoa aipatu zuen: "Euskaltzaindiak badu toponimoak bildu eta finkatzeko programa informatiko bat eta erabili egingo dut, laguntza handia emango baitit".
Andres Iñigo Euskaltzaindiko Onomastika Batzordeburua lanaren helburuaz aritu zen. Iñigoren esanetan, herriko izen guztien bilketa eta izen bakoitzaren forma egokia definitzea izango da azken urratsa. "Izen horiek herriaren historiaz mintzo dira. Beraz, lan hau egitean Azkoitiko izenen ondare historikoa bilduko da. Gaur egun forma erabat desitxuratua duten hainbat izenen jatorria aurkituko dugu. Eta, aldi berean, gaur ezagutzen ez diren edota galdu diren hainbat izen historiko ere agertuko dira". Ikertzaileak izango duen lanik zailena ahozko formak eta testuak hartu eta amaierako forma finka-tzea izango dela gaineratu zuen Euskaltzaindiko Onomastika Ba-tzordeburuak.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en San Sebastian |
Hoteles en Bilbao |