Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Anoetak multimedia aretoa izango du Foru Aldundiak emandako 12.240 euroei esker

bilkura gelan eta espresuki egokitu den aretoan ezarriko da ekipo guztia

"Bizilagunen bilerak egiteko baliabide falta zuen Udalak" Fidel Azpiroz alkateak adierazi duenez

Anoetako udaletxearen aurrealdearen irudia.Foto: m.s.s.

marta san sebastián enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

anoeta. Anoetak software sistema eta hardware ekipoa izango duen areto berri bat izango du laster. Hala, gainontzeko udaletxeek bilkurak garatzeko izan ditzaketen azpiegiturekin parekatuko da. Udalak ekipamendu hauek lortzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarri duen programari esker 12.240 euroko diru laguntza lortu du.

"Herritarren betebeharrei eran-tzuna emango zaie horrela. Izan ere, bilkurak, bizilagunen bilerak edota aurkezpenak era eraginkorrean egiteko beharrezkoak diren komunikazioaren inguruko teknologia baliabide eza zuen Anoetako udaletxeak", onartu zuen Fidel Azpiroz, Anoetako alkateak.

Ekipo guztia bi areto desberdinetan banatuko da: bilkura aretoan eta espresuki atondu den bideo gela berri batean. Bi areto hauetan izango diren beharren arabera, eztabaidatzen diren gaien grabaketa eta ondorengo testuen transkripzioa ahalbidetzen duen sistema egokituko da. Bozgorailu eta mikrofono ekipo bati esker akustika egokia lortzea posiblea izango da. Irudi ezberdinak ere dimentsio handiko pantaila batean ikusi ahal izango dira bai proiektore bat erabiliz edota ordenagailuei esker.

Horrela, batzarrak eta bilerak dinamikoagoak izango dira eta komunikazio euskarri berriak erabili ahal izango dira, konbinazio berriak bermatuz. Aretoetan une horretan jorratzen diren gaiak aberastuz pantaila nagusian irudiak, bideoak eta jatorri desberdineko dokumentu grafikoak igorriko dira.

pauso gehiago Anoetako Udalak hainbat urrats eman ditu teknologia berrien egokitzapenean. Udaletxean eta liburutegian haririk gabe Interneten nabigatzea ahalbidetzen duen WiFi sistema ezarri zuen. Gainera, pasa den urtetik Anoetako liburutegia EAEko gainontzeko udalen liburutegiek osa-tzen duten informazio sarearen partaide da. Hala, Euskadiko liburutegietan dagoen ondare dokumentalean aurki daitezken liburuen mailegua lortzea posible da.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
SOCIEDADNavidad
OPARIAK
Erregeek ekarritako jostailuekin gozatu dute haurrek
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en San Sebastian | Hoteles en Bilbao |