Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Ataungo Udala Atseden Toki lokala herritar guztientzat egokitzen ari da

erretiratuek izango dute lehentasuna baino gela desberdinak izango dira

Irailean haurtzaindegi berria zabalduko da zero eta bi urte bitarteko umeentzat, Gabrielenea aterpetxean

Atseden Toki lokalaren fatxada parketik ikusita. argazkia: a.i.

ane irastortza enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

ataun. Atseden Toki lokalari erabilera desberdinak emateko egokitzen hasi da Udala. Hirugarren adinekoek erabili izan dute orain arte eta eurek izango dute lehentasuna etorkizunean ere.

Bittor Oroz alkateak adierazi duenez, "azken boladan herritar gutxi izan dira bertara hurbildu direnak. Lokala herritar gehiagok erabiliko duela pentsatuz, Udalari egokia iruditu zitzaion zenbait obra egitea. Erabilera desberdinetarako egokituko da".

Lanak hasi dira eta 100.000 euroko aurrekontua dute. "Itxura guztiz aldatuko da. Sukaldea eta komunak berrituko dira eta biltegi gela bat ere egongo da. Erretiratuen elkartekoek bilerak egiteko lekua izango dute eta gelditzen den zatia, orain artekoa handituta, bitan banatuko da. Jubilatuentzat txokoa izango da bat eta edozeinentzat irekia egongo da bestea. Bi zatiak bat egitea posible izango da nahi denean", argitu du alkateak. Leiho eta berogailu berriak ere jarriko dituzte.

Atseden Tokik erabilpen desberdinak izan ditu, taberna bezala funtzionatu du norbait ustiaketa eramateko prest egon denean, beste batzuetan, itxita egon izan da.

Orozen arabera, "gero eta zailagoa da norbait lokala ustiatzeko aurkitzea. Saiakera ugari egin dira arazoa konpontzeko, baina alferrik". Horrela, lokalaren ateak herritar guztiei zabaltzeko asmoa hartu zuen Udalak.

haur-eskola Joxemiel Barandiaran herri eskolatik gertu dagoen Gabrielenea aterpetxea ere obratan hasiko da laster. Ikastetxean dagoen haur-eskolako gela txiki gelditu da hurrengo ikasturterako eta Gabrielenea egokituko da txikiak hartzeko.

Umeak irailaren 6an hasiko dira eskolan. "Ikastetxean hamabi umerentzat dago beheko solairuan ikasgela. Txikiegia gertatzen zen zegoen eskaerei erantzuteko. Datorren ikasturtean hasiko diren haurrak 27 dira. Arrazoi hauengatik behar beharrezkoa zen bi gela egokitzea", azpimarratu du alkateak.

Gabrieleneko beheko solairuan kokatuko da haurtzaindegi berria. "Fundazio batek du bere ardura eta honekin hitz egin ondoren Udalak 15 urterako hitzarmena sinatu du. Honen arabera, Fundazioak Udalari Gabrielena doan utzi dio eta azken honek bere gain hartu du etxearen mantenua, zaintza eta garbitasuna", argitu du Orozek.

Bi lokal desberdin egongo dira haur-eskola berrian: zero eta urte bete artekoentzat bat eta bi urte artekoentzat bestea. Gela bakoi-tzean umeak garbitzeko eta alda-tzeko lekua eta janaria erabiltzeko gune txiki bat izango dira. Gainera, sukaldea erabilgarri egongo da eta lo egiteko lekua izango dute haurrek. Gabrieleneko atzealdean aterpe bat eraikiko da 55.000 euroko aurrekontuarekin.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
SOCIEDADNavidad
OPARIAK
Erregeek ekarritako jostailuekin gozatu dute haurrek
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Itxura berritu eta erabilera ugarirentzat egokituko dute 100.000 euroko aurrekontuarekin
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en San Sebastian | Hoteles en Bilbao |