|

Amaren Alabak abesbatza atzo eskaini zuen kantaldian.Foto: e.a.s
Donostia. Unión Artesana elkarteak Zuloaga plazan duen egoitza Euskal Herria kalera aldatuko du hurrengo hilabeteetan, hori dela eta, hainbat ekitaldi antolatzen ari da azkenaldian beren elkartea ezagutzera emateko helburuarekin. Atzoko festa, Xiberoko Eguna, alegia, Alde Zaharreko elkarteak bultzatutako bigarren jaialdia izan zen eta 400 bat lagun erakarri zituen.
Unión Artesanako Sasoikua taldeak antolatu zuen atzoko festa Hegoaldeko jendeak Zuberoa gehiago ezagutu dezan. "Donostia oso hiri internazionala da eta askotan ez dugu ondoko probintzia ezagutzen", adierazi zuen Iñaki Albisuk, Sasoikua taldeko kideak.
Festa handia izan zen atzokoa. Goiz goizetik antolatu ziren ekitaldiak. Zuberotarren etorrera gisa, poteo-kantu kalejira bat izan zen Alde Zaharreko kaleetatik barna Oiherkoien txarangaren eskutik eta, ondoren, eguerdi partean, lagunarteko bazkaria izan zen Unión Artesanaren egoitzan. 17.00etan, elkartetik atera eta Zuloaga plazan jarraitu zuen festak. Mixele Etxekopar ezagunak Zuberoako musika emanaldia eskaini zien bertara inguratutakoei eta hauek bukatuta Amaren Alabak abesbatzaren kantaldia hasi zen. 16 eta 19 urte bitarteko neska talde honek aintzinako hainbat abesti kantatu zituen. Egun osoan zehar Zuberoako produktuak izan ziren salgai Iparraldeko Aizkorria koperatibak Zuloagan jarri zuen postuan.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en San Sebastian |
Hoteles en Bilbao |