Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gipuzkoa      Euskadi      España/Mundo

Iriondok gerrarekin egiten den negozioa kritikatu du EHUko Udako Ikastaroetan

egoera arriskutsuetan izaten diren berriemaileen inguruan mintzatu zen

Joseba Iriondo, ETBko albistegien aurkezlea, Afganistan, Irak, Iran, Pakistan eta beste gatazka lurraldetan egon da

Joseba Iriondo, haur irakiarrez inguratuta.

amaia alvarez enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Donostia. "Kostu txikiko berriemaile bereziak". Horixe izan zen hitzaldiaren izenburua eta Joseba Iriondok, ETBko albistegiaren aurkezleak, babestutako tesia. Kazetariak, EHUk antolatutako Udako Ikastaroen programazioaren barne eskaini zuen atzo hitzaldia Donostian.

Iriondok gerren harira sortzen den negozioa gaitzetsi zuen. "Hedabide talde handiek gatazkak negozio bilakatu dituzte eta, gainera, Nazio Batuek bidai agentzia handi bat balira bezala jokatzen dute kazetariekin", azaldu zuen.

Horrela bada, Iriondok free-lance-n (langile independienteak) eta gastuak aurreztearen alde azaldu zen. "Dirutzarik gabe, borondatez eta gogoz, gauza interesgarriak egin daitezke". Halaber, aurrerapen teknologikoei esker gaur egun gastuak "izugarri" merketu daitezkela azpimarratu zuen kazetariak. "Izan ere, 7.000 euro ingururekin telebista tresneria antolatzeko aukera dago. Horrelako aurrekontuarekin, lehen pentsaezina zen kronika salgarriak egitea".

Gatazka batzuk besteak baino garestiagoak direla gogorarazi zuen Iriondok, bestalde. Prezio garestien adibide, Kabul erori osteko lehen astean Pakistanetik Afganistaneko hiribura joan eta etorri egitea 6.000 euro balio zuela aditzera eman zuen Iriondok. Era berean, bestelako datuak eman zituen: satelite bidezko 20 minututako emisioa, 1.500 euro, itzultzailea, 100 euro eguneko eta akreditazioa, 350 euro eguneko. "Japoniako eta Estatu Batuetako komunikazio taldeak gerra bat betetzearren sekulako prezioak ordaintzeko prest daude, eta horrek prezioek gora egitea dakar", argitu zuen berriemaileak.

Iriondoren arabera, gaur egun kazetariaren irudia da saltzen dena. Honako kritika egin zuen: "Gerran benetan gertazen ari dena eta kazetariaren jakintza maila irudiaren menpe uzten dira. Irudiaren aroan murgilduta gaude". Hori dela eta, benetako kazetaritza hedabide handiak iristen ez diren lekuetan ageri zaigula esan zuen, hala nola, Eritrean, Congon edota Etiopian. "Orain, hedabide talde handiak iritsi aurretik, une egokia da leku horietan gertatzen ari dena kontzeako", gehitu zuen.

Segurtasunaren inguruan ere aritu zen ETBko kazetaria. "Beharrezkoak ez diren arriskuak hartzen ez diren einean, toki guztiak dira seguruak". Iriondoren arabera, "sen onez jokatzean dago gakoa, jendearekin hitz egitea eta gertatzen dena sakonki ezagutzea premiazkoa baita".

Egunkari honi eskainitako elkarrizketa batean, orobat, gerra ikuskizun bilakatzeko joera telebistari egotzi zion Iriondok, "nahiz eta errudun bakarra ez izan". Hedabidearen izaera dela eta, telebistak sinplifikatzeko eta irudi efektistak erabiltzeko beharra dutela jakinarazi zuen kazetariak. Hala ere, kateen arteko ezberdintasunak badirela nabarmendu zuen. "Badira efektu horietan geratzen direnak eta gehiago sakontzen saiatzen direnak ere", azaldu zuen. "Gertakari gordinak ikusi arren, informazioaren eta morboaren artean dagoen muga ez zeharkatzen jakin behar da".

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
SOCIEDADNavidad
OPARIAK
Erregeek ekarritako jostailuekin gozatu dute haurrek
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
esaldia
LA FRASE
"Benetako kazetaritza hedabide handiak iristen ez diren lekuetan ageri zaigu, Eritrean, adibidez"
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en San Sebastian | Hoteles en Bilbao |