Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Aisialdia euskalduntzen

Irudian, lau herrietako suspertzaileak: Ekaitz Arrieta, Naroa Tubilla, Bakartxo Arabolaza eta Leire Beloki.

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

i KASTURTE hasieran, eskualdeko lan-taldea sortu zen aisialdiko jarduerak euskalduntzeko. Horretarako, Oarsoaldea Garapen Agentziak lau herrietan euskara suspertzaile bat izendatu zuen ekimen hau martxan jartzeko.

Pasaian Leire Beloki ari da lan hori egiten; Errenterian, Naroa Tubilla; Lezon Ekaitz Arrieta da arduraduna eta Oiartzunen, Bakartxo Arabolaza.

Herri bakoitzak ere egoera berezia du. Pasaian eta Errenterian, udalerri handiagoak direnez, egitasmoa haur eta gaztetxoen eskola orduz kanpoko jarduerak euskalduntzera mugatu da; beste bi herrietan, berriz, ez da adinik zehaztu.

hitzarmengintza

Metodo berria

Suspertzaileak herriko elkarteekin harremanetan jarri dira eta beraien jardueretan euskararen presentzia areagotu nahi dutenekin, hizkuntza egoeraren diagnosia egin ondoren, plangintza bat diseinatu dute elkarteak berak markatu dituen helburuak lortzeko.

Metodologia honi Hitzarmengin-tza deitzen zaio eta herri eta talde bakoitzaren errealitateari egokitutako martxa eramatea ahalbidera-tzen du.

Joxe Luix Agirretxek, Oarsoaldeako Euskararen sustapenaren ardura duenak, aurtengo esperientziaren balorazio oso positiboa egin du: "Guztira 60 elkarteekin ari gara lanean eta oso pozik gaude".

Baina alderdi negatiboak ere badaude: "Zaila da horrelako egitasmo bat abian jartzea elkarteko kideei beraien ordu libreak eskatu behar zaizkielako euskararen alde lan egiteko. Beraz, hitzarmengin-tza metodologia motela da, baina oso pozik gaude", adierazi du.

Datorren ikasturtera begira, arduradunek duten lehentasuna ez da talde gehiago programan sartzea, baizik eta aurten parte hartu dutenekin lana sakontzea.

pasaia eta errenteria

Haur eta gazteak

Pasaian ikasturte hasieran suspertzaileak 29 elkarteren hizkun-tza errealitatea ezagutzeko inkesta egin zuen. Egoera hausnartu ondoren, bederatzi talde lehentasunezkotzat jotzea erabaki zuten. Lau aisialdi talde, bi futbol talde, bi kultur elkarte eta erlijio talde bat aurkeratu ziren. Hautaketa hau egiteko jarraitutako irizpideak haur eta gazte kopurua eta egonkortasun maila izan ziren. Irailean hasiko dira euskara plana diseinatzen.

Errenterian, hamabi elkarterekin lan sakonagoa egitea erabaki dute. Sei aisialdi talde eta sei kirol elkartu aukeratu dira horretarako.

Datorren ikasturtean, ekitaldi publiko baten bidez, talde bakoi-tzak hartuko dituen konpromisoak aurkeztuko dituzte.

lezo eta oiartzun

Diagnostikoaren etapa

Lezon eta Oiartzunen egitasmoa mantsoago doa. Momentu honetan elkarteen egoera eta diagnostikoa egiten ari dira suspertzaileak eta datorren ikasturtean konpromisoak hitzarmen zehatzean jasoko dira.

Oiartzunen, 50 elkarterekin jarri da harremanetan suspertzailea, proiektua azaltzeko eta parte har-tzera gonbidatzeko. Momentuz, 20 taldek erabaki dute esku hartzea, eta hurrengo asteetan elkarte gehiago animatzea espero dute.

Lezon, berriz, 19 elkarterekin ari dira lanean. Elkarteak aukeratzeko orduan ez zen inolako irizpiderik finkatu. Izan ere, oraindik proiektuan ez dauden taldeak, garaiz dabiltza izena emateko.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
VECINOSDonostia
CÁMARAS
Las de los autobuses de Donostia graban a infractores de tráfico
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Trabajo | Hosting |