Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gipuzkoa      Euskadi      España/Mundo

Oianguko Aisigunearen Plan Berezia geratzeko eskaria atzera bota dute

eaj-eak ukatu egin du proiektuaren inguruko informazioa ezkutatzeko asmorik dutenik

Haur talde bat Oianguko parkearen sarreran.argazkia: n.g.

joseba imaz enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

donostia. EAJ-EA eta PPren kontrako zortzi botoekin atzera bota zuen atzo Ordiziako udalbatzak Oiangu Bizirik plataformak aurkeztutako mozioa. Proposamenean Oianguko parkean Udalak eraiki nahi duen aisialdi gunearen proiektuko Plan Berezia eta Ingurune Impaktuaren Ikerketa bertan behera utzi dezala eskatzen zi-tzaien agintariei. EBko zinego-tziak, dokumentua aurkeztu zuenez, baiezko botua eman zion, eta PSE-EEko hiru ordezkariek abstentziora jo zuten.

Oiangu Bizirik taldearen esanetan, lehen aipatutako planak eta ikerketak ez dute Aarhus legea betetzen, herriko Udalak "nahita informazioa ezkutatu duelako eta ez duelako proiektuaren inguruan herritarren parte-hartzerik bultzatu".

Batzarra eguerdiko 12.00etan hasi zen atzo eta normaltasun osoz burutu zuten. EBko zinegotzi Julián Carrascok -Oiangi Bizirik elkarteko kidea da- aurkeztu zuen mozioa. Bertan, Plan Berezia alde batera uzteko deia egiteaz gain, Oiangu Babes Bereziko Naturgune izendatzea eskatu zioten Ordiziako Udalari, "herrian Agenda 21en baitan egindako diagnosiaren" baitan. Era berean, "herritarren parte-hartzea" bermatuko duen prozesu bat irekitzea eskatu eta Oianguren Aisigunea "proiektuaren inguruko informazio guztia ahal bezain laster" plataformaren eskuetan jartzea ere eskatu zuten atzo batzar aretoan aurkeztutako dokumentuaren bitartez.

Bestalde, Carrasco zinegotziak aurkeztutako mozioak beste zenbait eskari ere burutzen zituen, Plan Berezia eta Ingurune Impaktuaren Ikerketaren inguruan. Hala, agiri horien esposizio garaia gutxienez hilabete batekoa izatea eskatu zuten, eta hori abuztuan ez burutzea, "hilabete honetan herritar gehienak oporretan daudelako".

alkatea Ordiziako Udalean gehiengoa den EAJ-EA koalizioak, mozioaren aurka agertu arren, agirien argitalpenaren inguruko azken puntu horiek errespetatzea onartu zuen, eta Plan Berezia herriko web gunean zintzilika-tzeko konpromisoa ere hartu zuen, Oiangu Bizirik taldeko iturrien arabera. Dena den, herriko alkate Alejandra Iturriozek ukatu egin zuen proiektuaren inguruko "informazioa ezkutatu" egin dutenik.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
FERIA DE TEATRO
Donostia acogerá 24 espectáculos
de 21 compañías del 8 al 13 de julio
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo |