
Ezinbesteko Azpiegitura Estrategikoen garaia. Horixe da tokatu zaigun aroa. Eta ez EAEn bakarrik, hobe bai… Aurrerabidea bazter-jan horretan oinarritu dugu urtetan. Eta gaurtik atzera zer? Agintari jarri ditugun jaunkiloei sinestera Ezinbesteko Azpiegitura Estrategikoak ezinbestekoak dira, obviously , daukagun ongizatea bermatzeko.
Euskal Telebistako euskarazko kateak badu ezinbesteko azpiegitura. Hor gabiltzanok, denok: biltegizainetik hasi eta eszenograforaino, negarra jotzen dugun arren hura eta bestea behar ditugula-ka. Ezinbesteko-ezinbesteko-ezinbesteko dena egon badago, osterantzean ETB-1ek ez lituzke-eta hogeitaka urte izango etenik gabe emititzen. Beste upeleko sagardoa da azpiegitura horiek nola, zertarako eta zergatik erabiltzen diren erabiltzen diren moduan.
Estrategiaren arloa ikusten dut nik lurgorri. Bingen Zupiriak orain urtebete esan zituen hitzok: "Agian, euskarazko telebista berriz definitzeko ordua iritsi da: zertarako nahi dugun pentsatu, helburu berriak ezarri eta lehentasunak non dauden erabakitzeko tenorea".
Ez dakit ordutik auzi honi behar den arreta eskaini ote dioten ETBn agintzen dutenek. Ausaz egin ez balute, ona litzateke estrategia horiek berriz definitzea . Hobea litzateke hausnarketa horretan ekarpenak egin nahi dituztenei aditzea. Eta onena litzateke Marshall Planen bat jasotzea, estrategia horiek gauzatze aldera ezinbestekoak direnak lortzeko.
Imajinatzen den-denok ilaran jarrita nahi duguna eskatzeko txandaren zain?, Bienvenido Mister Marshall en Villar del Rioko herritarrek egin zuten moduan:
-Ni Basetxean atera nai ret.
-Nik La2k gerrari buruz egindako erreportajeen gisakoak nahi nituzke.
-Nik Maite Kuttuna berriz bikoiztea nahi dut, bikoizketa penagarria delako.
-Nik Ayako iri-proak zuzenian botatzia nai dit… ta Ziriako jartzia komentarixta! -Et, et, et… -eran-tzungo lioke mahaian eskaerak apuntatzen dituen funtzionarioak- bakoitzak gauza bakarra eskatu dezake. Jauna.
Bero alu honek eragindako eldarnioa izan da. Barkatu.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |