Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Txaparrotan III. Hondartzako Eskubaloi Festa ospatuko da asteburu honetan

zarauzko txapelketan parte hartu nahi dutenek ostegunera arte dute izena emateko epea zabalik

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

zarautz. Federatutako eskubaloi denboraldia amaitu ondoren, eskubaloiarekin hondartzan gozatzeko aukera izango da. Aurreko urteetan bezala, desertu txikian kokatutako joko eremuetan Txaparrotan III. Hondartzako Eskubaloi Festa ospatuko da asteburuan. Interesa dutenek ostegunera arte dute izena emateko epea zabalik.

Zarauzko Kirol elkarteko eskubaloi atalak antolatutako ekimen honen ardatz nagusia hondartzako eskubaloi txapelketa herrikoia egitea da, inoiz eskubaloian aritu ez den jendea ere koadrilan eskubaloian aritzera animatuz, eta kirola eta jaia uztartzea helburu duena.

Batetik, goizez, 9.30ean eskolarteko haurrak arituko dira. 15.30ean helduek jokatuko dute. Izena emateko orriak Ximut, Eguzki edo Euskalduna tabernetan daude eskuragarri, parte-hartze arauekin batera. Sei eta zortzi lagun bitarteko taldeak osatu beharko dira. Haurrek doakoa izango dute parte-hartzea baina helduek 20 euro ordaindu beharko dituzte. >a.l.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESCopa
REAL UNIÓN-BETIS
El Real Unión se enfrentará al Betis en los octavos de final de la Copa del Rey
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |