|

Iaz, Laarten izan ziren Floreagako ikasleak.Argazkia: utzitakoa
azkoitia. Azkoitiko Floreaga Salesiar Ikastetxeak ibilaldia antolatu du gaurko egunean zehar Onddi mendira igotzeko. Irteeran 50 pertsona inguruk parte hartuko dutela aurreratu zuten antolatzaileek: "Izena eman duten guztiekin, autobus bat beteko dugu ziurrenik".
Irteera honek bi helburu nagusi ditu. Batetik, Floreagako mendizaleen urteko mendi festa izatea eta bestetik, On Luis Puyadena salesiar azkoitiarra zena gogora-tzea. "Lehen ere egiten genituen mendi ibilaldiak, baina orain lau urte Floreagako mendizaleon egun berezi bat sortzea erabaki genuen", esan zuen Jose Inazio Sudupek, Floreaga Ikastetxeko zuzendariak.
Aurtengoa On Luis Puyadena Oroigarriaren laugarren edizioa izango da eta mendizaleak Urnietara joango dira. Autobusez Adarra mendi azpian dagoen Besabiraino helduko dira eta handik Onddi mendia igoko dute, eguraldiak laguntzen ez badu ere. Ondoren Mulisko Historiaurreko aztarnategia bisitatu ahal izango dute eta, indarrak berreskuratzeko, Urnietako salestar ikastetxera abiatuko dira, han bazkaria prest izango dutelako.
Arratsaldean, haurrentzako jolasak eta ikuskizunak antolatu dituzte Azkoitira itzultzeko autobusa hartzeko ordua iritsi bitartean. "Mendizaleok eguna festa giroan ospatuko dugu", adierazi zuen Sudupek.
Nahiz eta Urnietako salesiar ikastetxera joan, bertako ikasle eta irakasleekin harremanik izateko aukerarik ez dute izango azpeitiarrek, izan ere, eta Jose Inazio Sudupek adierazi zuenez, "udako oporrak hartu baitituzte dagoeneko Urnietan baina, hala ere, ikastetxea utzi digute eta hori eskertzekoa da".
salesiar mendizalea Orain dela lau urte, On Luis Puyadena salesiarraren heriotzaren hamargarren urteurrena izan zen eta zerbait berezia egin nahian oroigarri hau antolatzea bururatu zitzaien Floreaga ikastetxeko arduradunei: "80. hamarkadan zehar On Luis Puyadena salesiar azkoitiarrak lan ikaragarria egin zuen Floreagako ikastetxearen edifizio hau eraikitzen. Gainera, bera oso mendizalea zenez, bere heriotzaren hamargarren urteurrenean mendizaleon egun hau antolatzea polita izan zitekeela pentsatu genuen", azaldu zuen ikastetxeko zuzendariak.
Mendi irteera hau Azkoitiko Floreaga ikastetxeak ikasturte honetan egingo duen azken ekintza izango da udako oporrei ekin aurretik.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |