Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

San Joan festei bihar emango diete amaiera Urrestillako auzokideek

lakrikun taldeak antzerkia eskainiko du gaur eta ondoren ttakunpak kontzertua izango da

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

azpeitia. San Juan jaiak amaitzen ari dira, baina, hala ere, beste bi egunez festa giroa nagusi izango da Azpeitiko Urrestilla auzoko biztanleen artean. Bost egunez ekintza ugari izan ondoren, gaur eta bihar, oraindik ere ekitaldi gehiagorekin gozatzeko aukera izango dute.

Gaur eguerdian, Auntxa Erretegiaren eskutik, sagardo dastatzearekin hasiko dute eguna. Arratsaldean, berriz, 15.30ean mus txapelketa jokatuko dute eta 16.00etatik aurrera umeentzako jolasak eta merienda egingo dituzte.

Azpeitiko Lakrikun Antzerki Taldeak Zintzilik antzezlana taularatuko du 19.00etatik aurrera eta, ondoren, Ttakunpa talde zestoarrak kontzertua emango du 22.00etan. "Aspaldian ez zen an-tzerkirik ekarri Urrestillara eta aurten berriro ekartzea erabaki dugu. Bestalde, Ttakunpa taldeak betiko ikuskizunetatik aldentzen den ekitaldia eskainiko du eta zerbait desberdina nahi genuenez, perkusio talde hau aukeratu genuen", adierazi zuen Amaia Aranagak, Urrestillako Festa Ba-tzordeko kideak.

astelehena Bihar emango dituzte amaitutzat Urrestillan San Juan festak, baina lehenik ekintza gehiago izango dira hurrengo urteko jaien zain jarri aurretik. Honela, 16.00etatik aurrera, Altxorraren bila jokoa egingo dute auzoan: "Ekintza polita izango dela uste dugu, izan ere, auzo guztian zehar burutuko dute eta egingo diren galdera guztiak Urrestillari buruz izango dira", esan zuen Festa Ba-tzordeko kideak. Gauean, aldiz, Izer eta Alabier trikitilarien eskutik kalejira egingo da 22.00etatik aurrera. Arbolaren ehorzketa 23.00etan hasiko da: festen lehenengo egunean plazan jarritako arbola moztu eta kalejira egingo dute Lizarra motako arbola erakutsiz. >k.f.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
BERGAMÍN
Amigos del poeta José Bergamín reivindican su figura como escritor
UN VERANO MUY NUESTRO
ZEANURI CONSERVA GRANDES VESTIGIOS
El túnel del tiempo
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |