|

alegia. Alegiako Udalak herritarrek hainbat bilera egin ostean, UEMAn (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) sartuko da. Festa handi batekin ospatu nahi dute eta datorren iganderako hainbat ekitaldi prestatu dituzte.
Sarrera horrekin bat eginez, Alegian aurtengo UEMA eguna ospatuko da gainera, beraz, egitarauak, ekitaldi instituzional eta formalez gain, asko izango du festa eta ospakizunetik. Udalerri euskaldunekin, euskara nagusi izango duen lur-gunea osatzea da UEMAren helburuetariko bat eta Alegiakin hori zabalduko da orain. UEMAk dituen 51 udalerri euskaldunei beste bat gehituko zaie: Alegia.
egitaraua Goizetik hasiko dira alegiarrak ospakizunetan. Herriko txistulari eta trikitilariekin dianaren ondoren, 11.00etan, UEMAko batzar nagusia egingo dute kultur etxean. Ondoren, 12.00etan, udaletxeko pleno aretoan Alegiako Udalaren Batzarra izango da eta, Alegia UEMAko partaide gisa onartuko dute. Ondoren, herri ordezkariek euskararen aldeko konpromisoa sinatuko dute. 13.00etan, plazan, hainbat ekitaldi egingo dituzte: hi-tzaldia, bertsolariak, dantzariak eta abesbatza. Horren ostean, txekor jatea egingo da. Bazkalostean, Gartxot eta Edortarekin soinua eta kantak izango dira. 20.00etan zahagi ardoa eskainiko dute. >m.s.s.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |