|

oiartzun. Gaur ospatuko da Ziklokilometroaren hirugarren jardunaldia. Martxa zikloturista honek Gipuzkoa, Iparralde eta Nafarroako euskara festak aurten antolatu dituzten ikastolen arteko elkarkidetza sustatu nahi du.
Helburu hori betetzeko, Ziklokilometroaren ibilbidea Oiartzundik (Kilometroak) hasi eta Bera (Nafarroa Oinez) eta Senpere (Herri Urrats) zeharkatuko ditu. Guztira 114 kilometro izango dira.
Ekitaldia Haurtzaro Ikastolak eta Lartaun Zikloturista elkarteak antolatu du, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, baina Iparraldeko eta Nafarroako kideen laguntza ere izan dute antolaketa lanetan.
Irteera 8.00etatik aurrera izango da Oiartzungo San Esteban plazan. Lasterketan parte hartzeko 15 euro ordaindu behar dira izena emateko unean.
Txirrindulariek zenbait zerbitzu izango dituzte: osasun laguntza ibilbidean zehar, mekanika laguntza, auto-erratza, aldagelak eta dutxak, kirol materialaren zozketa eta hamaiketakoa helmugan. >a.m.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |