Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Elkartasun zubi bat Sahararekin

Saharako kanpamentuko irudi bat, azken hondamendiaren ondoren.

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Solidaritateak ez du ez adin ez mugarik ere. Horren erakusgarri da Arrasateko Arizmendiko Batxilergoko eta DBHko ikasleek, Oñatiko Txantxiku ikastolako DBHkoekin batera, Sahararen alde martxan jarri duten egitasmoa.

Eguneroko ohikeria, matematikako liburuak, ingelesa edo geografia, aurten, herri saharauiarrari laguntzeko osatu duten talde batekin tartekatu dute. Iñaki Igartua, Libe Aranburuzabala eta Ander Elkoro dira ekimen honetan buru belarri sartu diren gazteetako batzuk. "Uste dugu oso interesgarria izango litzatekeela hango egoera bertara joanda ezagutzea eta, gainera, diru kopuru bat eta zenbait material biltzea bertan proiektu bat garatzeko", azpimarratu du Igartuak.

Helburu nagusia abenduko zubian kanpamenduetara bidaia egitea da. Hala ere, oraindik gauza asko geratzen dira lotzeko, batez ere, diruari dagokionez. Prestakizunak dagoeneko islatzen hasiak dira, izan ere, 140 lagun prest egongo lirateke basamortua bisitatzeko, hauen artean, ikasleak, Arrasateko Nubi Elkartea eta Frente Polisarioko ordezkariak, eta sendagile bat. "Saharan bost edo sei egun igaro ondoren, aurreko hilabeteetan bildutako dirua zertan erabili pentsatuko dugu, bertako egoeraz jabetu eta Frente Polisarioarekin elkartu ondoren, aurreikuspenak eta beharren zerrenda baloratuko ditugu", azaldu du Igartuak.

prestakuntzak

Ekintza ugari antolatu dituzte

Helburu hau aurrera eraman ahal izateko 102.000 euroko aurrekontua beharko dutela kalkulatu dute. Diru kopuru hau abian jarri behar dituzten ekintzekin biltzea espero dute. "Arrasateko San Juanak direla eta, txosna bat jarri dugu ikasle eta irakasleok, eta hainbat lekutan ere errifak eta tangak saltzen ari gara. Gainera, gauza bera egingo dugu eskualdeko gainontzeko herrietako ospakizunetan", nabarmendu du Aranburuzabalak. Era berean, gazte honek gogoratu du uztailaren erdialdean Oporrak Bakean egitarauaren baitan, Saharako umeak bailarara iristen direla eta, horretarako, hainbat ekitaldi eta jolas dituztela prestatuta.

Baina ahaleginak askoz urrutiago doaz eta objektu ezberdinen salmentaz gain, talde bat taberna eta elikagai dendetan itxulapikoak jar-tzeaz arduratuko da, beste batzuek, inguruko enpresa eta udaletxeetara joango dira laguntza eske.

Dena den, guztiak oso gustura daude proiektu honekin eta irrikitan daude noiz iritsiko den basamortura joateko eguna. Ander Elkorok ziur esan du era honetako lanak "beharrezkoak" direla orain dela hogeita hamar urte erbestean bizi direnei esku bat luza-tzeko.

"Nire familian haur saharauiar bat ekarri genuen eta orduan, ikusi nuen zenbaterainoko desberdintasunak dauden gu eta beraien artean. Ezer gabe etorri zen eta horrek tristura handia sortu zidan", adierazi du.

saharako sufrimendua

Behar dutenei lagundu

Halaber, "badirudi jendea orain askoz sentsibilitatuagoa dagoela arazo honekin. Baina oraindik asko dago egiteko. Ez da ahaztu behar, historian zehar pairatu duten sufrimentuaz gain, orain dela gutxi hondamen natural izugarria jasan dutela".

Beraz, beraiekin bat egin nahi dutenek kontu korronte hauetan dirua sar dezakete: 3035 0002 14 0020044598 edo 3035 0005 35 0051022341.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTES
NECATI
Es el segundo ariete extranjero al que más le está costando marcar un tanto
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
140 lagun prest daude kanpamenduetara datorren abenduko zubian bidaia bat egiteko
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |