Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Bergarak ikus-entzunezkoen lehiaketa abian jarri du

Lanak aurkezteko epea irailaren 15era arte egongo da zabalik kultur etxean

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

bergara. Udaleko Kultura sailak ikus-entzunezkoen lehiaketa martxan jarri du. Sariketa honetan Bergaran edo Debagoienean bizi den edozeinek parte har dezake, bakarka zein taldeka. Gaia librea da eta edozein hizkuntzatan grabatu ahal izango da. Hala ere, antola-tzaileek baldintza batzuk jarri dituzte: proposamen bakoitza, lan hori bakarrik edukiko duen oinarri batean aurkeztuko da, VHS edo DVD formatean. Hauek babesteko, estutxe batean sartuko dira. Bertan, lanaren izenburua, iraupena eta produkzio urtea jarriko dituzte.

Zinta edo CD hori emateaz gain, bakoitzak gutunazal batean ondorengoak adierazi bekarko ditu: barruan autoreen izen-abizenak, izenburua, helbidea, herria, telefonoa eta NAN zenbakia eta hauekin batera, fitxa teknikoa eta sinopsia. Udalak ikus-entzunezkoekin geratuko da eta datozen urteetan antola ditzakeen film laburren ekitaldietan proiektatzeko eskubidea izango du. Lanak aurkezteko azken eguna irailaren 15a izango da eta Bergarako kultur etxean entregatu beharko dituzte 13.00ak baino lehen. Irabazleak 300 euro jasoko ditu, bigarrenak, aldiz, 250 euro. Lehenengo bi sarietan bergararrik egon ezean, 100 euroko Bergara onenari saria bananduko dute. >A.D.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
POLÍTICAEuskadi
FRANQUISMO
Aún perduran en calles y paredes los símbolos de la dictadura
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |