
Kalapie elkarteko kideak, atzo Donostian.argazkia: iker a.
Donostia. Euri jasak ez zuen atzera bota Kalapie txirrindularien elkarteko lagunen asmoa eta Errenteriatik Donostiara bitarteko martxa burutu zuten atzo Donostialderako bidegorriak, noizko kanpainaren barruan. Arratsaldeko zazpietan iritsi ziren Gipuzkoako plazara eta, bertan, otartekoa hartu zuten festa giroan. "Martxaren bitartez frogatu dugu hogei bat minututan egin daitekeela ibilbidea, beraz, bidegorria balego oso praktikoa izango litzateke", adierazi zuten partaideek.
Izan ere, elkarteak salatu duenez, 2001ean Bizikletaren Erabilera Sustatzeko Plana onartu zenetik 10 km bidegorri egin dira eta, oraindik, erdia baino gehiago gelditzen da egiteke. Ildo horretatik, bidegorrien aldeko kanpaina martxan jarri dute Donostiako Udalari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari "bizikletaren zaleekiko hartu dituzten konpromisoak bete ditzaten eskatzeko".
Bestalde, gogorarazi zutenez, Udaletxeak eta elkarteak Bizikletaren Behatokia eratu dute txirrindularien eskubideak babesteko.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |