Gure garraio publikoari buruz
Interbus autobus konpaniak garraio-zerbitzuak murriztu ditu Txingudi Badian, eta ekintza horri buruzko nire iritzia helaraztea da eskutitza honen xedea. Bitartean, hedabide guztietatik Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta zenbait udal garraio publikoa indartu eta bultzatu nahian dabiltzala esaten digute, bereziki, gehien erabiltzen diren garraioetan.Ikasketak direla eta, goizero Hondarribitik Donostiara joateko autobusa erabiltzen duten ikasleen egoera azaldu nahi dut, goizeko zazpietan autobusa hartu eta Hondarribia-Irun-Donostia ibilbidea egiten duten ikasleena bereziki.
Zazpietan abiatzen zen autobusak, zortzietarako ikasleak Unibertsitateko Canpusera eramaten zituen. Aipatzekoa da autobusa Hondarribitik Irunera iristerako beterik izaten zela eta, ikasle askok zutik egin behar izaten zutela bidaia osoa.
Aste Santuaren ondoren, ordea, zoritxarrez, autobus konpaniak bere zerbitzua murriztu egin zuen eta Hondarribitik zazpietan eta zortzietan abiatzen ziren bi autobusak 7.30tan irtetzen den autobus bakarrarekin ordezkatu zituen. Zortzietan klasera sartzen diren ikasleen-tzat arazo larria da hori, 8.30tan iristen direlako autobus zerbitzu horrekin.
Arazo larriaren aurrean, nik Interbus konpaniara jo nuen. Erantzuna, aipatutako autobusa erdi hutsik ibiltzen zela eta ez zela errentagarria izan zen. Erantzun hori, nire ustez, onartezina da, Irungo Lapitze auzoan autobusa ia beti beterik ikusi dudalako nire seme-alabak geltokira eramaterakoan. Honako eskutitz honekin, gure agintari jaun-andreei zera galdetzen diet: benetan garraio publikoaren erabilera bultzatu nahi duzue ala ikasleak kotxea hartzera behartu nahi dituzue?
Medicinas, material de aseo, gafas, calzado y ropa nueva, libros infantiles... La organización cuenta con unos fondos para trasladar a las personas más necesitadas en este país. Con el fin de ahorrar costes de transporte, los materiales transportados por las personas que viajan a Cuba son recogidos por un responsable de la organización en este país. ¿Cuánto puedo llevar? ¿Puedo tener alguna dificultad? Dependiendo de la compañía aérea y del billete adquirido, cada viajero dispone de 20 a 30 kilos. La Ley de Aduanas cubana permite hasta 10 kilos para llevar medicamentos. ¿Cómo se recoge y entrega la ayuda? La ONG prepara los bolsos de viaje con el peso acordado y se le acerca a la persona viajera. En Cuba, un responsable se desplazará para recogerlo en el lugar acordado. ¿Qué llevo en los bolsos? ¿Llega realmente la ayuda? Los bolsos se entregan abiertos y con el tiempo suficiente para comprobar que todo es de primera necesidad.
Esta ayuda se distribuye en dispensarios de Cáritas en distintas zonas. Hombre Nuevo, Tierra Nueva es una ONG de ayuda a Cuba, fundada en Madrid en 2000, con el objetivo de acudir en auxilio de las bolsas de pobreza existentes en zonas rurales y urbanas. Los teléfonos de contacto son el 91 7663788 y el 652 854409, y el e-mail hombrenuevotierranueva@yahoo.es.