Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Zarautzen eraikiko diren etxeen %80a babestua izatea proposatu du Aralarrek

arau ordezkatzaileak eta azpiegiturak izan zituen hizpide talde abertzaleak

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

zarautz. "Eraikitzen diren lur eremu handi guztietan, babestutako etxe kopurua %80 izatea proposatzen dugu, etxebizitzen gehiengoa Udalak berak sustatu beharko lituzke eta alokairu sozialekoak %20 izan beharko luke", azaldu zuen Asier Gomez, Zarauzko Aralarreko kideak.

Arau Ordezkatzaileen aurrean alegazioak aurkezteko epea bukatu da, baina Zarauzko Aralarrek iritzia eman nahi izan zuen asteazken arratsaldean egindako bere lehen agerraldi publikoan. "Etxebizitza erosi nahi duten herritarrak elkartu, kooperatiba osatu, Udalari lurra erosi eta beraiek eraikuntza bideratzea nahiko genuke", gaineratu zuen Gomezek. "Hegoalde, Salberdin eta Irita ikusten ditugu etxeak eraikitzeko lur eremu nagusi bezala", azaldu zuen. Udalak asmoekin alderatuz, 1.000 etxebizitza gutxiago behar direla uste du Zarauzko Aralarrek eta 1.800 eraikitzea proposatu zuen.

azpiegiturak Azpiegituren inguruan ere aritu ziren. Honela, Andoni Ibarguren, Aralarreko beste kideak trenbidea autopista albotik igarotzea proposatu zuen. Bi geldiune izango lituzke partiduaren proposamenaren arabera: Salbideko ospitalearen ondoan bata eta Orokieta haur eskola berriaren parean bestea. Salbidetik tranbia bat irtetea ere proposatu zuen Ibargurenek, "herriko kotxe mugimendua murrizteko".

Etorkizuneko polikulturalaren inguruan "Kursaal txiki" hori beharrean 300 pertsonarentzako areto txukun bat eskatu zuten. Gainera, gaur egungo Narros jauregia eta Modelo zinema berritzeko eskatu zuten. >a.l.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESFútbol
COPA DEL REY
El Real Unión se medirá al Real Madrid en dieciseisavos de la Copa
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |