|

zestoa. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak 26 Bai Euskarari Ziurtagiri banatu zituen ostegunean Zestoako enpresa, saltoki eta era guztietako entitateen artean, euskararen alde egindako lanagatik.
Ziurtagiria jaso duten saltoki eta eragileak honokoak izan dira: Aditek Tratamientos Térmicos, Eizagirre eta Romana okindegiak, Elortza Mertzeria, Fati, Koiote Mollergi, Txoko eta Uztapide tabernak, Herri Ikastetxea, Igor Goikoetxea aholkularitza, Jone Estetika, Jose Mari Olaizola taxia, Koro ile apaindegia, Kutxa, Lopene eta Uzkudun harategiak, Miantxa, Mireia gozotegia, Mutua General de Seguros-Xabier Aseguruak, Onenak C.B., Potxolo liburudenda, San Juan egoitza, Talleres Lizarralde, Ugarte burdindegia eta Zestoa autoeskola.
"Aipagarria da hauetako askok maila igotzea lortu dutela, hau da, euskararen normalizazioaren Bidean egotetik, Zerbitzua edoZerbitzua eta Lana euskaraz eskain-tzera igaro direla", nabarmendu zuen Kontseiluko idazkari nagusia den Xabier Mendigurenek.
Koiote tabernako Josune Izetak ziurtagiridun guztien izenean hitz egin zuen: "Zestoa herri euskalduna da eta herritar orok, joaten den tokira joaten dela, euskaraz zerbi-tzatua izateko eskubidea du". Bestalde, Ixiar Sagartzazuk, Udaleko Euskalgintza proiektuko ordezkariak, lanean jarraitzeko premia azpimarratu zuen.
Zestoako alkate den Gorka Unanuek, instituzioen betebeharra gogoratu zuen. "Euskararen normalizazioan gizarte eragileen inplikazioa premiazkoa da, baina erakunde publikook ere eginbehar garrantzitsua dugu", azaldu zuen.
2002. urtean Zestoako Udalak, bertako euskalgintzak eta Kontseiluak Bai Euskarari Akordioa eta Konpromiso Prozesua abian jarri zuten eta, jarraipena emateko asmoz, aurtengo maiatzean lehenengo aldiz, lankidetza hitzarmena sinatu zuten. >k.f.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |