|

Hi sen bat eta Guarana taldeen arteko norgehiagokaren irudia.argazkia: k.f.
azpeitia. Azpeitiko Lagun Onak futbol taldeko neskek antolatutako lehenengo emakumeen futbol txapelketa gaur amaituko da. 160 pertsonak hartu dute parte. Goizean hasi eta arratsaldera arte, final laurdenak, final aurrekoak eta finalak ikusteko aukera izango da Garmendipe instalazioetako zelai artifizialetan.
Antolatzaileak "oso gustura" azaldu dira lehenengo txapelketa honetan izandako harreragatik. "Egia esan, ez genuen hainbeste taldek izena ematea espero. Sei eta zortzirekin pozik egongo ginatekeela esaten genuen, eta hamasei zirela jakitean asko harritu ginen", azaldu du Alaitz Badiola antolatzaileak.
Azpeitiarrez gain, Azkoitia, Zestoa, Zumaia eta Zarautzeko neskak ere animatu dira txapelketan parte hartzera. "Azkoitiko hiru talde daude, beste bi Zarautzekoak dira, Zumaiako bat eta Zestoako beste bat. Gainontzekoak azpeitiarrek osatutako ekipoak dira", esan du Badiolak.
Goizean final laurdenak eta final aurrekoak jokatuko dituzte eta arratsaldean, berriz, 3 eta 4. postuak erabakiko dira eta bukaeran finalak jokatuko dira. 10.00etatik aurrera Zestoarrak Hi sen bat taldearen aurka arituko dira eta 10.30ean Iraurgi+2 eta Pepi Roxi Bum norgehiagoka jokatuko da. 11.00etan Beteranak Dragoi Bola izango dute arerio eta 11.30ean final laurdenetako azken partidan, Lokotxerak, Zidanes y Pavonesen aurka arituko dira.
12.00etan lehenengo final aurrekoa izango da eta 12.30ean bigarrena. Ondoren, finalistak erabakita daudela, 16.00ak arte ez da beste partidarik jokatuko. Orduan, 3 eta 4. postuak erabakitzeko norgehiagoka jokatuko da eta 17.30 ean final handia.
"Finalistei opariak emango dizkiegu amaieran eta, gainera, partaide guztiekin egingo den afarian ez dute ordaindu beharrik izango", aurreratu zuen antola-tzaileetako batek. Afaria Lau Bide jatetxean izango da 21.00etan eta, aurretik, Azpeitiko Oñatz tabernan geldituko dira poteoa egiteko.
arrakasta Leire Zabaleta ez da inoiz futbolean ibili, baina Azpeitiko emakumeen txapelketan parte hartzea erabaki zuen bere lagunekin batera. "Afari batean sortu zen ideia eta oso ondo pasatu dugu orain arte. Hurrengo urterako, ordea, lehenago entrenatzea komeniko litzaiguke", esan zuen.
Bere ustez oso ideia ona izan da txapelketarena, baina publizitate pixka bat falta izan zaiola pentsatzen du: "Oso giro ona izan da, baina partidak ikustera ez da jende asko joan. Beharbada antolatzaileek propaganda gehiago egin behar zuten".
Sorkunde Garate azkoitiarrak, berriz, antolatzaileak zoriondu nahi izan zituen: "Horrelakorik ez da inoiz egin eta hainbeste emakume mugitzea ez da batere erraza. Antolamendua ere bikaina izan dela pentsatzen dut".
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |