Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Villabonako amodiozko gutunen lehiaketa Ahinitze Errastik irabazi du

alexander padillakbigarren saria eta villabonatar hoberenaren saria irabazi zituen

Ahinitze Errasti eta Alexander Padilla.argazkia: m.s.s.

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

villabona. Atzo banatu zituzten Villabonako Euskara Batzordeak antolatutako amodiozko gutun lehiaketako sariak. Ahinitze Errasti Etxeberriaren Faustino lana izan zen garaile eta bigarren postuan geratu zen Alexander Padilla Lopezen Maitasunik gabeko mundua, mundu tristea .

Ahinitze Errasti aretxabaletarrak 300 euro eta lore bat jaso zituen lanaren bikaintasunagatik. "Oso pozik nago, idaztea gustatzen zaidalako", adierazi zuen. Lehenengo saria eskuratzeaz gain, gazte hoberenaren kategorian ere bera izan zen garaile Faustino lanarekin. Bide honetan, beste 125 euro eta lore bat eraman zituen etxera.

Bigarren saria Alexander Padilla villabonatarrak eskuratu zuen eta 200 euro eta lore bat irabazi zituen. Hala ere, beste kointzidentzia bat ere izan zen. Alexander Padillak, bigarren saria irabazteaz gain, villabonatar hoberenaren kategoria ere irabazi zuen eta 175 euro eta lore bat jaso zituen. "Ama eta alabaren arteko gutuna idatzi dut, ez maitaleen artekoa", adierazi zuen.

Juan Kruz Igerabide eta Karlos Linazasoro idazleak aritu dira epai mahai lanetan eta edizio honetan idazle gazteak erabat gailendu direla azpimarratu zuten, lanik hoberenak idazle gazteek idatziak baitira. "Kointzidentzia handia izan da bi pertsonen artean lau sariak banatzea baina epaimahaikideek hala erabaki dute. Pozgarria da horrelako idazle gazteek erakutsi duten maila", adierazi zuen Xabier Zabaletak, Villabonako Udaleko Euskara zinegotziak.

Denera 24 lan aurkeztu dira lehiaketara. Horien artean, Amasa- Villabonakoak hiru izan dira eta gazteen sarietan parte hartu dutenak, aldiz, sei. Lehiaketa honek duen oihartzunaren adierazle, datuek diote 21 parte-hartzaile gipuzkoar izan direla, bi nafar eta bizkaitar bat. >m.s.s.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
POLÍTICAEuskadi
FRANQUISMO
Aún perduran en calles y paredes los símbolos de la dictadura
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |