|

lezo. Zubitxo eta Donibane kaleen eta Gurutze Santuaren plazako berrikuntza proiektua aurrera doa aurreikusitako epeen arabera Udalak adierazi duenez.
Gurutze Santuaren plazari dagokionez, une honetan galtzadarria bereizten ari dira. Harlauza hauek zerrenda apaingarri eta elementu seinalizatzaile gisa erabiliko dituzte ondoren Alde Zaharrean. Plazako lurzorua beste material batekin gauzatuko da, mugikortasun urria duten pertsonentzat oztopoak ken-tzearren.
kanalizazioak Lan hauek egiteko ardura duen Aldi Baterako Enpresa Elkarte esleipendunak instalatu du dagoeneko ur beltzen kanalizazio sarea Zubitxo kalean eta ur edangarriaren hornikuntza sarea Donibane kalean. Bide berean, langileak hasi dira telekomunikazioak sartzeko zanga irekitzen.
Zubitxo eta Donibane kaleetako eta Gurutze Santuaren Plazako berrikuntza lanek 1.010.775 euroko aurrekontua dute eta horrekin finantzatuko dira ur beltzen eta euri uren kolektore bereizle berrien instalazioa eta hauek eraikinekin lotzea, baita ur sarearen hodiak berritzea ere. >a.m.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |