|

mutriku. Gure Ametsa Dantza Taldeak Udalaren laguntzarekin antolatzen duen Haurren Dantzari Egunak bere 25. urteurrena ospatuko du bihar. Hori dela eta, ekitaldiz beteriko egitaraua prestatu dute antolatzaileek egun osorako.
Guztira, Euskal Herriko hamaika herri ezberdinetatik etorritako ia 500 dantzarik parte hartuko dute jaialdian. Dena den, ekintzak goizeko 10.30ean jarriko dira abian Azpeitiko Zanpantzarren eskutik egingo den kalejira batekin.
Ordubete beranduago, dantza taldeek herriko kaleetan zehar emanaldi ezberdinak eskainiko dituzte. Era berean, Mutrikura hurbildutako taldeek dantza erakustaldia egingo dute 13.00etan, Txurruka plazan.
Herriko etxe eta elkarteetan bazkaldu ondoren Dantzari Eguneko parte-hartzaile guztiak 16.30ean elkartuko dira berriro Goiko plazan, oraingoan, San Migel futbol zelaira kalejiran joateko. Behin han egonda, aurtengo jaialdiari amaitzeko Alardea egingo dute. >j.l.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |