Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Sorgin Jaietako programa zabaldu egin dute festa gune propioa izango dutelako

asteazkenean hasiko dira lasarte-oria ko sanpedroetako ekitaldi alternatiboak

Umeentzako jolasak izango dira lehenengoz eta Pirritx eta Porrotxek eta Tapia trikitilariak bisitatuko dute jaia

Sorgin Jaiak taldeko kideak festetarako izango duten gunean, osteguneko prentsaurrekoan.argazkia: a.h.

ainara hernando enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

lasarte-oria. "Jaietako egitarau ofizialak ematen ez dituen aukerak betetzen ditu gure programak". Horixe da Sorgin Jaietako izpiritua eta, aurten, anbulatorio ondoan festarako gunea izango dutenez, inoiz baino programa zabalagoa prestatu du batzordeak San Pedro jaietarako.

Asteazkenean Sorgin Jaiei hasiera emango dien txupinazoa egingo da 17.30ean eta 18.00etan anbulatorio ondoan festetarako izango duten gunea irekiko da. Inaugurazioa eginda triki poteoari ekingo diotegunetik bertatik herriko taberna ezberdinetara.

23.30erako danborrada alternatiboa prestatu du Sorgin Jaietako ba-tzordeak eta 00.45etik aurrera kon-tzertuak izango dira Ostikua potrotan , Las putas de mistol eta Orrega 778 musika taldeekin. Festetarako gunea 4.00etan itxiko dute egunero.

Haurrentzako herri kirolek zabalduko dute gunea, 12.00etan, ostegunean. 15.45ean hasiko da txalupak prestatzeko denbora, 17.00etan Oriako jaitsiera egiteko. 18.00etatik aurrera lokal poteoa deiturikoa antolatu dute aurten. Herriko gazte talde ezberdinek dituzten lokalek hartu dute parte ekintza honetan eta batzuetatik besteetara ibiliko dira koadrilak poteo berezian.

21.00etan gazte afaria egingo dute ostegunean eta 24.00etatik aurrera kontzertuak izango dira talde hauekin: Geriatric youth , Ezer onik ez eta Kazkarreko miña .

Oraindik ere asteburua aurretik dutela eta geratzen den festa giroa gogoz hartzeko, atsedenerako tarte bat izango da ostiral goizean eta 17.30ean hasiko dira ekitaldiak koadrilen artean lehiatuko den olinpiadekin. 20.00etan presoen aldeko elkarretaratzea egingo dute Sorgin Jaien gunean. 20.30ean patatak zuritzeari ekingo diote bertan bildutakoek 22.00etan egingo den patata tortila merienda hornitzeko. 20.30etik aurrera erromeria izango da Joseba Tapia trikitilariaren eskutik.

Ostiraleko kontzertuak 23.00etatik aurrera izango dira eta Ramones , Zona Mortuoria eta Sutura taldeek hartuko dute parte.

Gaupasa eguna izendatu dute ostirala eta txokolatada egingo da larunbatean 7.00etan. 12.00etarako haurrentzako jolasak prestatu dituzte eta 13.00etarako lehia ezberdinez osatutako proba mistoa.

Larunbat arratsalderako mus txapelketa antolatu dute 16.00etatik aurrera. Rafafa mago lasarteoriatarrak magia saio bat eskainiko du 17.30ean eta ordubete beranduago presoen aldeko kalejira egingo dute.

Pirritx eta Porrotx pailazoek haurrentzako emanaldi bat eskainiko dute gunean 19.30ean. 22.00etan an-tzerki herrikoia ikusteko aukera izango da eta 23.30ean kontzertuak eskainiko dituzte berriro. Azken emanaldi honetan Ska musika en-tzuteko aukera izango da eta DJ Z eta Haritz Souns System ere S orgin Jaien gunean izango dira.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
BERGAMÍN
Amigos del poeta José Bergamín reivindican su figura como escritor
UN VERANO MUY NUESTRO
ZEANURI CONSERVA GRANDES VESTIGIOS
El túnel del tiempo
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |