
Ane Albisuk Estitxu Goyari blusa atontzen.argazkia: karlos corbella
Donostia. Ane Albisu Iriarte (Donostia, 1960) Euskal Filologian lizentziatua da eta 1976. urtean hasi zen euskal jantziak ikertzen. Argia dantzari taldean , Eusko Ikaskun-tzako Folklore sailan eta azken 21 urteotan Ikerfolk folklore ikerketa erakundean folkloreari eta modari lotutako hainbat ikerketa eta lan egin ditu. Atzo aurkeztu zuen Atondu, XXI. Menderako Proposamena , jantziari berari baino janzteari, prestatzeari edo atontzeari garran-tzi gehiago ematen dion liburua.
Egileak berak aurkezpenean azaldutakoaren arabera, "liburu hau ekimen parte-hartzailea da eta hori oso garrantzitsua da niretzat". Ildo honetan, lanaren zergatiaren eta honek lortu nahi duen xedearen inguruan mintzatu zen Albisu. "Tradiziozko jantzi batek gaur eguneko gure gizartean jokatzen duen rola aztertu nahi izan dut. Eguraldiaren edo gorputzaren arabera janzten gara eta ez diogu, normalean, gure herriaren izaerari erreparatzen. Hala, tradiziozko jantzi batek zertarako balio duen ulertzea oso zaila egiten zaigu", adierazi zuen.
Euskaran jantzi aditzak duen esanahaiaren inguruan ere aritu zen Albisu. Izan ere, eta berak esandakoaren arabera, "euskaraz jantzi aditzak arropa janzteaz gain buruz janztea ere bada, zerbaitean aditua den pertsona bat pertsona jantzia da". "Beste kultura batzuetan oraindik ikusten dugun bezala, herri izatea edo nortasuna jantzian isla-tzen den bezala galdu dugu, baina noizean behin gure kultura eta nortasuna adieraztearen beharra sentitzen dugu", gaineratu zuen. Behar hau iritzi zitzaion, hain zuzen ere, liburu honi aurre egiteko gainditu beharreko erronkarik handiena, "edozein tokitara joango banintz euskalduna naizela adierazteko nola joango nintzatekeen galdetu nion neure buruari eta horixe izan zen liburua fruitu izan duen ikerketaren abiapuntua".
argazkiak Azken ehun urteotan euskal jantzi tradizionalek duten ibilbidearen historia laburra ere jaso du Albisuren liburuak. Hala, Euskal Herriko txoko ezberdinetan erreskatatutako askotariko argazkiak biltzen ditu honen erakusgarri. Besteak beste, XIX. mende amaieran Landetako emakume talde baten irudia dago edo garai berean Bizkaiko herri batean bildutako talde batena. Liburu honek asko du, ordea, sormenetik ere, eta alde horretatik erakuslehio ere izan nahi du orain arte eginiko diseinuak eta aurrerantzean egingo direnak koloreko argazkitan ahalik eta modurik ikusgarri eta zehatzenean ezagutzera emanez.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |