Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cultura      Ocio      Cartelera      Comunicación      Televisión      Pdf

Lehen euskaltzain emerituak

euskaltzaindiaren proiektu izarra euskararen hiztegi batua da

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

bilbo. Euskaltzaindiak 2005eko maiatzaren 27 eta 28an Argomaizen egindako XIV. barne jardunaldietan, estatutuen eraberritzea onartu zuen. Aldaketaren ondorio nagusi bezala, euskaltzain osoak 75 urtera iristen direnean euskaltzain emeritu bihurtuko dira. Horren ondorioz, euskaltzain oso izaten jarraituko dute, baina 75 urtera iristen den euskaltzain bakoitzeko euskaltzain oso berri bat izendatuko da.

Ekainaren 16an Madrilgo Ministro Kontseiluak Euskaltzaindiak egindako arautegiaren aldaketa-proposamena onartu zuen, eta arautegi berria indarrean sartuko da Estatuko Aldizkari Ofizialak argitara-tzen den momentuan.

Ezberdintasun bakarra zera izango da: euskaltzain emerituek ezingo dutela bileretan bere boza eman bertan ez badaude. Gaur egun mugarrik bezala ezarritako adin hori gaindi-tzen dute Xabier Diharce Iratzederrek, Piarres Charrittonek, Jean Haritschelharrek, Emile Larrek, Antonio Zavalak eta Jose Antonio Arana Martijak. Sei horiek emeritu bilakatuko dira laster eta, beraz, beste sei euskaltzain oso berri izendatu beharko dituzte.

Euskaltzain emerituak gehienez gaur egun dauden euskaltzain oso kopuruaren (24) herena izango dira gehienez. Ondorioz, osoko bilkuran 32 euskaltzain iritsi litezke parte hartzera, prozesu hau guztia amai-tzen denean.

hiztegi batua Andres Urrutiak euskaltzainburu izateko ardura bere gain hartu zuenean, Akademiak egin beharreko ikerketak bultza-tzeko konpromezua hartu zuen. Eremu horren barruan Euskararen Hiztegi Batua da proiektu izarra; lehen itzulian 20.000 termino zehaztu zituzten eta orain buruten ari diren bigarren itzulian 40.000 hitzetara iristea espero dute. "Aldi berean, lehen saileko hitz horiek definizioz ornitzea da gure helburua. Hori guztia hemendik bizpahiru urtera egon liteke", aurreratu du Andres Urrutiak. Bestalde, Euskararen Atlasa aurten argitaratzea espero du Euskaltzaindiako lehendakariak.

"Hortaz aparte, Euskaltzaindiak bere burua girotu egin behar du ondarearen ikuspegitik euskarri elektronikoa gero eta gehiago erabiltzera. Eta sarean presentzia zabala izan beharko dugu", gaineratu du. Bide horretan hiru proiektu ditu Euskaltzaindiak: Hiztegi Batua, Onomastikaren korpus zabal bat osatzea eta Gramatika Orokorra. >j. imaz

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
TÍTERES
El Centro Internacional del Títere de Tolosa prevé abrir sus puertas en 2009
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Hemendik aurrera, 75 urtera iristen den euskaltzain bakoitzeko euskaltzain oso berri bat izendatuko da
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |