
Donostia. Bihar arratsaldeko 19.00etan hamabi kirolari Euskal Herriko II. Mailako Aizkolarien Txapelketako finalean sartzen saiatuko dira. Sei txartel daude jokoan eta sailkatzeko aukera gehien dituztenen artean, lau izen nagusi azpimarratu daitezke: Joxe Etxebeste, Aitor Senosiain, Juan Jose Lopez Azpilikueta eta Unai Otaño. Bestelako partaideak Javier Aranberri, Julen Mendieta, Xabi Mindegia, Manuel Kañamares, Jose Angel Zubiaga, Luis Mari Belarra, Jesus Mari Mujika eta Jon Rekondo dira. Bestalde, Jose Ignacio Flores ta Ernesto Expeleta Bihurri k ez dute parte hartuko, min hartuta baitaude.
Egin beharreko lana, 3 kanaerdiko, 60 ontzako enbor bat eta oinbiko bat moztea izango da. Gazteen artean, Jon Rekondo leitzarrak egin dezakeen lanari jarraitzaile asko egongo dira begira. Kanporaketa honetako sei lehenek aurrera egingo dute eta finalean bi lehenengo tokietan geratzen direnak, datorren urtean lehen mailako txapelketan izango dira. >m.m.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |