|

Haizea Hodria eta Lore Berasaluze, Itxas-Etxe ondoan.argazkia: a.l.
orio. Balearen Eguna ospatzeko hamabost egunetan zehar oriotarrek antolatu zituzten ekitaldi ugariekin DVDa kaleratuko dute uztailean. Lore Berasaluze oriotarra eta Haizea Hodria azpeitiarra aritu dira hilabete eta erdian bideoa prestatzen, Maialen Sarasua oriotar gaztearen laguntzaz. "Ekitaldiekin hasi baino lehen Udalari jaiari buruzko DVDa egiteko asmoa genuela esan genion, Balearen Egunaz gain, aurretik izan ziren ekintzak grabatzeko", azaldu zuen Berasaluzek.
Honela, Udalarekin akordio batetara iritsi ziren eta ETBko bi kamera lortu zizkien. Hirugarrena Zarauzko Telebistakoek utzi zieten. "Udalak Balearen Egunean prentsarekin batera itsasontzitik grabatzeko baimena lortu zigun eta DVDaren komertzializazioa berak ordainduko du", adierazi zuten gazteek. Berasaluze eta Hodriak ez dute dirurik jasoko lanagatik baina pozik agertu ziren beren obrarekin: "Horrelako lan bat egitea zer zen ikusi nahi genuen, gogorra izan bada ere", adierazi zuten biek.
atalka Hodriak azaldu zuenez, ikus-entzunezkoak bost atal ezberdin izango ditu. Lehena prestaketa lanei buruzkoa, bigarrena Bale Astea deitutakoa, hirugarrenak Balearen Eguneko ekitaldiak bilduko ditu, laugarrena 300 argazkirekin eginiko bilduma izango da eta bosgarrenak Eskerrak izango du izena. Bigarren atalaren barruan zazpi atal ezberdin izango dira aukeran: Joseba Bontigiren erakusketa, euskal produktuen eta an-tzinako lanbideen azoka, txotxongiloak, estropadak, danborrada, Benito Lertxundiren kontzertua eta sardina jana.
Musikari dagokionez, Orioko Udalak aspaldi kaleratu zuen Orio Kantari lanetik hartu dute. Bestalde, atal bakoitzaren hasieran Orioko ikastolako 6. mailako gazteek abestutako bertsoak erantsi dituzte beren obran.
"Argi genuen lana euskaraz egin nahi genuela, horregatik erdaraz hitz egin ziguten postuetako jendeari azpitituluak jarri dizkiogu", nabarmendu zuen Berasaluzek.
Balearen Eguneko grabaketaren muntaketa egitea zaila izan dela zioten gazteek. "Bi kamerekin grabatu genuen, Haizeak lurretik eta nik uretan zegoen ontzitik. Muntaketa egiterakoan zaila izaten da gauzak lotzea", adierazi zuen Berasaluzek. Bakoitzak bere etxean banatutako zatiak editatu ditu eta aste honetan batuko dute guztia.
Oraindik ez dute erabaki, kopiaren kostuaren araberakoa izango baita DVDari jarriko dioten prezioa, baina beren lana 6 eta 10 euro inguruan Orioko kultur etxe eta dendetan saltzea espero dute.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |