Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Amaia Iturriozek Eskolarteko Bertsolari Txapelketa jokatuko du

urretxuarraaltsasun egingo den saioan izango da

Gazteak gogor prestatu du biharko hitzordua, Gorka Azkarate bere maisuak lagunduta

Gorka Azkarate eta Amaia Iturrioz, astelehenean kultur etxean izandako prestaketa saioaren ostean.argazkia: a.z.

asier zaldua enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

urretxu. Amaia Iturriozek Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala jokatuko du bihar Altsasuko Burunda pilotalekuan, 11.00etan. Iturriozek laugarren postua eskuratu zuen iaz eta Urretxu-Zumarragako bertso eskolak bizi duen gorakadaren protagonista nagusietakoa da.

Bertsolari urretxuarrak gogoz prestatu du finala Gorka Azkarate maisuarekin. "Iaz baino denbora gehiago izan dut finala prestatzeko, astebete bakarrik izan bainuen. Orduko hartan ez nuen uste finalera helduko nintzenik. Hori dela eta, aurten lasaiago nago".

Dena den, oso zaila ikusten du txapela lortzea. "Herrialde guztietatik joandako hamalau lagun izango gara. Sei onenek bigarren fasea jokatuko dugu eta horretan parte hartzea da nire helburua. Euskal Herriko txapelketa irabaztea oso zaila dela uste dut".

Gorka Azkarate maisuak argi du Amaiak lan ona egingo duela. "Ondo prestatuta dago eta gogo handiz joango da. Neska oso bertsozalea da eta urte hauetan hobekun-tza handia egin du. Duen adinerako maila polita du".

Iturriozek eta bertso eskolako gainontzekoek etorkizun oparoa dutela iritzi dio Azkaratek. "Ez badira aspertzen, urte luzetarako bertsolariak ditugu. Herrian behintzat zeresana emango dute eta, oraingoz, Euskal Herria mailan ere ematen ari dira. Zer gertatuko den asmatzea zaila da, baina garran-tzitsuena zaletasuna izatea da".

Azkarateren zaletasuna ere ez da nolanahikoa: mutikoa zela hasi zen bertso eskolan eta dagoeneko 18 urte daramatza bertan lanean. Ederki asko gogoratzen ditu bere ikasle garaiak. "Eskolarteko Txapelketa askotan parte hartu nuen, baina jende oso ona tokatu zitzaigun parean: Aitor Mendiluze, Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi…".

Bere maisuak, Iñaki Beitia zena eta Juanjo Sagastibeltza ziren. "Saioetara eta txapelketetara eramaten gintuzten. Urte haietan bertsolaritzak gorakada ezagutu zuen eta jende asko joaten zen Luzio Gabiriaren omenezko saiora".

Jaialdi haietako bat hasi aurreko afarian Euzkitze izan zuen parean… "Ez zitzaidan tomatea gustatzen eta ez nuen jaten, baina, bera aurrean izanda, irentsi egin nuen. Ordutik, tomatea jaten dut".

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESCiclismo
ARMSTRONG
El estadounidense anuncia su presencia en el Giro
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Azkarate duela 18 urte hasi zen bertso eskolan Beitia eta Sagastibeltzaren eskutik
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |