Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

EHEk Azpeitiko anbulatorioa euskalduntzeko manifestazioa egingo du

"euskarak duen presentzia urria eta hau hitz egiteko eskubide eza" salatu nahi dituzte

Udaletxeko arduradunek elkarlana eskatu eta Aholku Batzordean parte hartzeko aukera eman nahi izan die

Azpeitiko Euskal Herrian Euskarazeko (EHE) kideak, prentsaurrekoan.argazkia: n.g.

kristina fernández enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

azpeitia. Azpeitiko Euskal Herrian Euskaraz (EHE) taldeak manifestazioa deialdia luzatu zuen gaur arratsalderako, herriko anbulatorioan "euskarak duen presen-tzia urria eta euskaldunok euskaraz aritzeko dugun eskubide eza" salatzeko. Udalak, aldiz, elkarlana eskatu dio euskara taldeari eta euskara bultzatzeko plangintza estrategiko bat aurrera eramaten ari dela gogoratu nahi izan dio.

Azpeitiko EHEk adierazi duenez, hiru urte daramatza lanean Azpeitiko anbulatorioko egoera hobe-tzeko helburuarekin, baina "egun, bere horretan jarraitzen du. Larrialdietako sendagile eta erizain gehienek ez dakite euskaraz, bi pediatrak ez dira gai euskaraz komunikatzeko, familiako medikuen gehiengoak ere ez daki euskaraz, eta salbuespentzat jo behar ditugu harreran dauden gehienek euskaraz egin eta komunikatzea". Horregatik, gaur arratsaldean plazatik hasiko den manifestaziora deitu ditu herritarrak 19.00etan.

Udalak, ordea, bere "desadostasuna" azaldu du manifestazioaren aurrean. Julian Eizmendi alkatea eta Ana Mendizabal Euskara ba-tzordeburuaren esanetan, Udala Osakidetzako arduradunekin jarri da harremanetan eta Euskara Normalizatzeko Plan bat garatzen hasiak direla jakinarazi diote. "Plan honen arabera, Osakidetzako Urola Kosta-Erdiko eskualdean, euskara normalizatzeko planak finkatzen duenez, Azpeitiko langileen %80k gai izan behar du euskaraz hitz egiteko 2008an", esan zuen Mendizabalek.

Osakidetzako datuen arabera, gaur egun %49 euskalduna da eta %16 ia euskalduna. Honez gain, hiru erizain, pediatra bat eta hiru mediku liberatu egin dituzte euskara ikasteko. "Plangintza guztiek epe bat behar dute garatu ahal izateko eta emaitzak emateko. Azpeitiko anbulatorioak egoera konpontzeko borondatea azaldu du eta datuek erakusten duten bezala, bitartekoak jartzen ari dira", azaldu zuen alkateak.

Azpeitiko Udalaren ustez, euskararen normalizazioa elkarrekin egin behar da eta ez elkarren kontra, "are gutxiago, beldurraraztetik gertu dauden ekintzak erabilita", adierazi zuen Ana Mendizabalek EHEk lehengo astean anbulatorioan egindako ekintza gogoratuz. Gainera, laguntza eta elkartasuna erakutsi nahi izan zien osasun etxeko langileei EHEk antolatuta egingo den gaurko manifestazioa dela eta.

EHEk Udalaren jarrera salatu du: "Egoera konpontzeko borondatea azaldu dutela diote. Zein borondate? Herritarren diruaz baliatu nahi duenak epe batez liberatu euskaraz ikasteko eta euskaldundu gabe lanera itzultzea?". Elkarlanaren inguruan, berriz, elkarlanean diharduen bakarra Udala dela diote: "Herriko eragile guztiek bat egin dute gure aldarrikapenarekin, Udala izan ezik. Horregatik, elkarlanerako prest badaude, gaurko manifestaldian parte hartzeko dei egin nahi diegu".

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
TÍTERES
El Centro Internacional del Títere de Tolosa prevé abrir sus puertas en 2009
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |