|

Edurne eta Jokin Apalategi eta Jon Iturrarte, San Gregorioko Elkargunean.argazkia: a.i.
ataun.Aitona Gurearen Makilakixki liburua aurkeztu zuten Edurne eta Jokin Apalategik, asteazkenean, San Gregorion. Joxemartin gogoratuz lema jarri diote lanari.
Edurne eta Jokinen anaia zen urte hasieran hil zen Joxemartin. Duela urtebete amaitu zuten elkarrekin egin eta orain Jokinek argitara eraman duen lan hau.
Liburuan agertzen denez, "Munduate baserriko Felipe Apalategik bi kontu zahar adierazgarri azaldu zizkion Joxemiel Barandiaran auzokideari 1921ean eta haren bilobak izan dira Makilakixki k, laurogeigarren hamarkadaz geroztik, eduki duen erabilera aztertzeari ekin diotenak".
Egileak, Joxemartin, Jaione, Jokin eta Ur Apalategi, antropologia, pedagogia eta soziologia jakinetan adituak dira eta hortik heldu zioten ipuinari lana osatzeko.
Jokinek esan zuenez, "ahozko produktu baten aurrean gaude oinarrian. Euskara aldetik balio handia du. Trinkoa, aberatsa eta sakona da. Ataungo euskara zaharra da".
"Euskararen atzean -jarraitu zuen- edukia dago. Ipuin guztiek ez dute balio bera. Ipuin honek, ordea, ikaragarria du. Gai unibertsala eta betikoa du: justizia, baina ez hirikoa, indibiduala baizik".
Antropologo gisa, gogo bereziarekin aritu zen Joxemartin zena bere senideek azaldu dutenez. "Orrialde gehienak bereak dira. Herriko lau lekuko adineko hartu eta hitz eginarazi egin zien ipuineko elementuetaz. Ekarpen teoriko bat ere egiten du, berrikuntza bat, oso pozik utzi zuena Joxemartin", azpimarratu zuen Jokinek.
Ipuinaren azterketa pedagogikoa Jaionek egin zuen. "Pedagogia hezkuntza ikertzeaz arduratzen da: gizatasuna eta heziketa, bereziki, eta helburu batzuk bete behar dira", argitu zuen.
Bere ustez, "Makilakixki bezalako ipuin magiko eta mitologiko batek xede horiek betetzen ditu. Bitxi izugarria da hau eta Barandiaranek bere garaian egindako bilketa, nahiz eta orduan askok ulertu ez".
Jokinek Joxemartin senide izana eskertu zuen eta haren lanari jarraipena ematen ahaleginduko direla erantsi zuen.
Hilaren 28ra arte zabalik egongo den erakusketa ere aurkeztu zuten. Jon Iturrarte eskultoreak Makilakixki eta euskal mitologiaren inguruan burututako egitasmoa agertu du zenbait argazki eta elementuen bidez, Euskal kulturaren abentura, Marimetaren mundua izenburupean.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |