Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

'Kuadrillategi' jaia ospatuko da gaur Lasarte-Orian

egitasmoko partaide ohien eta oraingoen musika taldeek kontzertua eskainiko dute

Gazte taldeentzako programaren helburua lagunarte naturaletan euskaraz hitz egiteko usadioa hartzea da

Gazteak herriko krosean parte hartu ondoren.argazkia: utzitakoa

ainara hernando enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

lasarte-oria. Ikasturtea amaituta, Kuadrillategi egitasmoko partaideek festa berezia egingo dute gaur. Eneko Alkorta arduradunak azaltzen duenez, "badira Kuadrillategi tik pasa diren eta musika taldeak sortu edo partaide diren hainbat gazte herrian. Hori ardatz hartuta antolatu dugu gaurko jaia".

Horrela, 19.00etatik aurrera, musika talde horiek kontzertua eskainiko dute elkarrekin Jalgi kafe antzokian. Obito Musikal Team taldeak irekiko du ekitaldia eta lauzpabost kanta eskainiko ditu bakoitzak. Txakurrak , Kazkarreko mina , Ostikua potrotan , Oztopo eta Despervicio izango dira musika emanaldi berezi horretako gainontzeko partaideak.

Hori izango da eguneko ekitaldi nagusia, baina ez bakarra. Eguerdian bazkaltzeko bilduko dira Kuadrillategiko kideak eta 17.00etatik 19.00etara jolasak antolatu dituzte Sagardotegi kalean. Toka txapelketa egingo da, zankoak egongo dira nahi duenak horiekin ibiltzeko saiakera egiteko eta ahulki jokoan aritzeko aukera ere izango da.

Festa girotzeko, txalaparta eta trikiti doinuak ere egongo dira arratsaldean zehar, mural bat egingo da eta gose direnentzako meriendarako tartea ere izango du ospakizunak.

hizkuntza ohiturakKuadrillategi egitasmoa Lasarte-Orian 1997. urtean hasi zen, Pasai Antxon saiakera bat egin ostean. Udaleko Euskarako Batzordeak, AEK euskaltegiak eta Ttakun Kultur Elkarteak elkarlanean jarri zuten martxan.

Egitasmoaren ideia Peio Jauregiren tesi batetik abiatzen da, hezkuntza-zientzietan doktorea eta EHUko irakaslea. Horretan esaten da taldeak, kasu honetan koadrilak, gune aproposak direla hizkuntza ohiturak aldatzeko. Alkortak adibide batean azaltzen duen moduan, "gazte erdaldun batek laguntalde euskaldun batean euskaraz hitz egiteko ohitura hartu dezake".

Horrela, Kuadrillategi ren bidez, talde naturaletako lagunak elkarren artean euskaraz hitz egiteko usadioa hartuz joan daitezen lortu nahi da. Programak 14 urtetik 16 urtera bitarteko gazte koadrilak hartzen ditu eta izena lagun-taldeek eman behar dute. Hots, egitasmoa ez da banakoentzat. Talde ezberdinak biltzen dira urtean zehar ekin-tzak burutzeko.

Amaitu berri den ikasturtean txalaparta ikastaroa, mural handi bat edo paintball -era jolastera irteera egin dituzte, besteak beste, Lasarte-Oriako Kuadrillategi ko lagunek. Udako hainbat kanpaldi ere aurreikusi dituzte.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
QUINCENA
Petra Lang y Ben Heppner actúan hoy con la ONE en el Kursaal
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
17.00etatik aurrera jolasak egingo dira Sagardotegi kalean trikiti eta txalaparta doinuekin girotuak
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |