Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

merkatariek euskaraz jakin bai, baina gutxik erabiltzen dute

Hondarribiko Udalak zerbitzu eskaintzaren balantzea egin zuen atzo

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

hondarribia. Hondarribiko merkatari eta hostalarien artean euskaraz dakitenen kopuruak gora egin du 2002tik hona, Siadeco enpresak Udalarentzat egin duen ikerketaren emaitzen arabera. Zehazki, 2002. urtean, merkatarien %55,2 euskaldunak zen eta %18,5 ia euskalduna. Aurtengo datuek diotenez, euskaldunen kopurua puntu bat igo da, %56,2raino, eta ia euskaldunak %27,5 dira orain.

Hala ere, merkataritzako langile gehienek euskaraz badakiten arren, hizkuntza hau ez dute proportzio berean erabiltzen, ez ahozko harremanetan, ezta ida-tzizko euskarri eta komunikazioetan.

Zehazki, Siadecoko Juanjo Allurrek atzo azaldu zuenez, "Hondarribiko merkatarien %39,9k telefono harrera euskaraz egiten du, %35,2k ahozko harremanetan erabiltzen du euskara bezeroekin eta %23,3k hizkuntza hau langileen artean erabiltzen du".

Idatzizkoei dagokienez, "%33,9k euskarazko errotulazioa dauka eta %36,6k publizitatea euskaraz egiten du. Barne kudeaketa eta inprimakietan, alegia, nomina eta ordainagirietan % 9,1 da euskara erabiltzen duena" Allurrek adierazi duenez.

Udalak zerbitzu eskaintza zabala du merkatari eta hostalarien esku euskararen erabilera sustatzeko: itzulpenak, kartelak, ordainagiriak, arlokako hiztegiak, euskara ikastaro bereziak, errotuloa aldatzeko diru laguntzak eta hizkuntza aholkularitza pertsonalizatua.

Hiriko establezimenduen, ia erdiak, 112k, zerbitzu eskaintza hori erabili egin du, guztira, arlo desberdinen artean, 198 eskaera egin zituzten iaz.>x.s.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESCopa
REAL UNIÓN-BETIS
El Real Unión se enfrentará al Betis en los octavos de final de la Copa del Rey
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |