
Oihana Maritorena.
lezo. Aktore izatea du amets. Alta, badaki lanbide ezegonkorra dela eta, badaezpada ere, Enpresa- ikasketak egiten ari da. Gazte donostiar hau telebistan egin duen lanagatik da ezagun, izan ere, Goenkale- n, Hasiberriak -en eta Tele5 kateko Hospital Central telesailan aritu baita.
Nolakoa da zure pertsonaia?
Kazetaritza ikasketak amaitu berri dituen gazte bat da, printzipioz pertsona ona ematen duena baina gauzei mila buelta ematen dizkieten horietakoa, maltzurra.
Zineman lan egiten duzun lehen aldia da.
Bai, telebistan lan egin dut baina nire lehenengo film luzea da Eutsi! . Oraingoz oso gustura nago, lantaldean oso harreman ona sortu da eta tratu bikaina daukat. Gainera, pelikularen gaia arras interesgarria iruditzen zait. Momentua aprobetxatzea nahi dut, ez dakit gero zer gertatuko den.
Lan proposamen berririk jaso duzu?
Agian antzerki obra baten hasiko naiz abuztua amaieran eta, bitartean, ikasten emango dut denbora. Enpresaritza ikasten ari naiz. Beti gustatu izan zait aktoreen mundu hau baina gogorregia iruditzen zait honetan aurrera ateratzea. Hala, karrera bat ikastea iruditu zitzaidan egokiena. Baina, egia esatera, ez dakit zerk bultzatu ninduen Enpresa-ikasketan sartzera.
Nondik ateratzen duzu denbora?
Ez dakit. Azkenean egunak uste duzun baino ordu gehiago dituela ematen du. Dantza talde bateko partaidea ere banaiz, eta bestelako ekimen batzuk ere egiten ditut. >t.s.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |