
Angel Alkain.
lezo.Aupa Etxebeste! -n errepartoko pertsonaia izan zen eta Kutsidazu bidea, Ixabel -eko protagonista. Zineman eskarmentu gutxi duela aitortu arren, gustura dabilela dio Angel Alkainek. Momentuz, azkenaldian euskaraz egin den zinemako aurpegi ezagunenetarikoa izatea lortu du.
Nola sortu zitzaizun pelikula honetan parte hartzeko aukera?
Alberto J. Gorritibereak deitu zidan eta berak nik Keparen pertsonaia egitea nahiko lukeela komentatu zidan. Istorioa kontatu zidan eta, egia esatera, asko gustatu zitzaidan eta animatu egin nintzen. Zineman oso esperientzia gutxi daukat eta Wazemank amaitu ondoren tarte bat neukanez baiezkoa bota nion.
Harrera ona izango duela uste duzu?
Baietz iruditzen zait. Istorioa asko gustatu zitzaidan irakurri nuenean, euskara hutsez egindako komedia izateak oso erakargarria iruditu zitzaidan, eta baita Albertok buruan zuena ere. Jendeari iritsiko zaiolakoan nago, oso film sinpatikoa dela iruditzen zait.
Komedian eroso sentituko zara.
Bai, baina honek ez dauka nik egiten dudan komediarekin zerikusirik. Azkenean zinemak keinu txikiagoak eskatzen dizkizu, kamerak guztia hartzen du, eta oso gertutik. Beste lengoaia bat da eta horrek ere animatu nau. Ikastaro batean nagoela iruditzen zait. Gogoa neukan probatzeko eta gustura nabil.
Gogorra egin zaizu moldatzea?
Hemen pazientzia handia behar da eta nik oso gutxi daukat. Gainera, beste erritmo batera lan egiten ohituta nago. Orain euria ari du eta zain egon behar gara. Ez badaukazu pazientziarik zinema egitea ezinezkoa dela esaten dute, eta egia da.
Grabaketa osoari eutsiko diozu?
Noski baietz! Gainera, oso giro ona dago lantaldean eta zuzendariarekin ere oso harreman polita sortu da. >t.s.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |