Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cultura      Ocio      Cartelera      Comunicación      Televisión      Pdf

Etxean egositako komedia

Angel Alkain aktorea sekuentzia bat grabatzen, atzo Lezoko plaza batean.

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Euria ari du Lezon. Ostegun arrunt bat bada ere, ezusteko gertaerarekin esnatu dira lezoarrak. Herriko karriketan ohikoak ez diren kamerak, soinu ekipoak eta trasteak dabiltza. Alde zaharreko tabernetan Anjel Alkain, Asier Hormaza eta Oihana Maritorena aktoreek teknikari, produktore eta makillatzailekin kafea edo orduz kanpoko mokadua hartzen dute, noiz atertuko duen zain. Zirimiriak agur esan bezain laster, Eutsi! filmaren azken sekuentzia grabatzeari ekingo diote. Egunean hamar ordu inguru egiten dute lan, eta horrek pelikulan erabiliko diren bizpahiru minutu besterik ez du suposatzen.

Herriko plazan dagoen Haizpea Ostatuan jo eta ke ari dira bazkaria prestatzen. Tabernaren jabe Gema Illarramendik esandakoaren arabera, "eguerdian 39 lagun etortzen dira bazkaltzera, duela aste batzuk eman ziguten enkargua eta gu gustura gabiltza, oso jende jatorra da, baina asko jaten dutela iruditzen zait. Estresa izango da, bestela ez dut ulertzen". "Asteartean tabernan izan ziren errodatzen eta oso neketsua izan zen. Egia esan, erritmo hau jasanezina iruditzen zait, oso langileak dira", gaineratu du Illarramendik. Astelehenean eman zitzaion hasiera Alberto J. Gorritibereak zuzendutako pelikularen grabazioari eta sei aste eta erdiko iraupena izango du. Lezon grabatu ondoren Pasai Antxon eta Aritxulegin arituko dira eta astebete Esako zingiran emango dute.

Road Movie-a

Drama eta komediaren artean

Euskara hutsean egingo den pelikula da Eutsi! . Egileek ez dute estreinaldi dataz hitz egin nahi, baina ziur daude harrera ona izango duela. Alberto J. Gorritibereak hartu du filma zuzentzeko ardura, bere estreinako luzea da eta baikor azaltzen da. "Zinemara jauzia egiteko ikastaroa da, oso gustura ari gara lanean, hainbat zailtasun izan ditugu, hauei aurre egiteak eta euskaraz lanean aritzeak nolabaiteko indarra eman digute, xarma berezia daukan filma dela iruditzen zait", adierazi du Gorritibereak.

EITBk eta Eusko Jaurlaritzak eman dute ekoizpena bideratu ahal izateko beharrezko dirulaguntza. Zinemagile zumaiarraren aburuz, "bikoizketa egiten denean helduko dira salmentak eta irabaziak". "Pelikulak komediaren kutsua dauka baina drama sozial baten baitan eraikitako istorioa du oinarri. Kontraste honek harrera beroa izango duelakoan nago", gaineratu du. Eutsi! -k "road-movie " baten ezaugarriak ere badituela adierazi du Gorritibereak, "protagonistak alde batetik bestera dabiltzalako".

Kepa (Angel Alkain) eta Martin (Asier Hormaza) lagunen istorioa kontatzen du pelikulak. 40 urteetatik gertu daude eta bi urte darama-tzate greban enpresa berean. Martinek ez dio bere bizitzari zentzurik ikusten eta Kepa ez da saiatzen. Gatazka aurrera doa eta badirudi ez duela konponbiderik. Amore emateko puntuan daudenean beren protestak Frantziako Tourrera eramatea bururatzen zaie. Hala, enpresako auto bat lapurtu beharko dute, sindikatutik dena hustu eta Pirinioetaranzko karrera bizkorrean hasi. Hau guztia Zuriñe (Oihana Maritorena) kazetari gazte baten laguntzarekin. Bitartean, Iñigo (Jokin Oregi) enpresako gerenteak iheslarien atzetik atera beharko du.

Osagai guzti hauek ikusleen gustukoak izango direlakoan dago zuzendaria. Unai Iturriaga bertsolariaren laguntzaz idatzi zuen gidoia, "oso denbora gutxian". Alta, istorioa "bihozbera" irizten zaio, "jendearen sentikortasuna ukitzeko gai den horietakoa".

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESFútbol
COPA DEL REY
El Real Unión se medirá al Real Madrid en dieciseisavos de la Copa
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
fitxa artistikoa
Zuzendaria. Alberto J. Gorritiberea.
Produkzio exekutiboa. Baleuko S.L. eta Irusoin S.A.
Fotografia zuzendaria. Javi Agirre.
Gidoia. Alberto J. Gorritiberea eta Unai Iturriaga.
Produkzio zuzendaria. Asier Bilbao.
Zuzendaritzako laguntzailea. Aitor Vitoria.
Aktoreak. Angel Alkain (Kepa); Asier Hormaza (Martin); Oihana Maritorena (Zuriñe); Nagore Aranburu (Maria); Kandido Uranga (Xanti).
LAS FRASES
EITB eta Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza dauka pelikulak
Lezon filmatu ondoren Pasai Antxon eta Esako zingiran grabatuko dute
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |