
Filmaren kartela.
Donostia. William Shakespeare idazlearen klasikoa oinarritzat hartuz, Julieta, fokatxo xelebrea -k ere maitasun istorio korapilotsua kontatzen du, baina, oraingoan, bukaera zoriontsuagoa biziko dute filmeko protagonistek.
Julietaren aitak itsasoetako mamutzar-elefante printzearekin ezkondu nahi du alaba. Baina, Julieta Romeorekin biziki maiteminduta dago eta ez du printzearekin egon nahi. Honela, Shakespeare-en klasikoan bezala, Julietak erremediorik gabeko erabakia hartuko du ezkontza oztopatzeko, baina, kasu honetan, heriotza itxuratua izango da. Hala eta guztiz ere, gauzak ez dira uste bezain errazak izango eta protagonistek hamaika abentura biziko dituzte euren helburua lortu arte. Anaia Lorentzo eta Muxu, Romeoren lagunak, pisuzko pertsonaiak izango dira, istorio honek bukaera zoriontsua izatea ahalbidetuko dutelako.
Phil Nibbelink estatubatuarra da filmearen zuzendaria. ¿Quién engañó a Roger Rabbit? etaFievel va al Oeste dira, besteak beste, zuzendari honen partaidetza izan duten pelikula arrakastatsuak.
Julieta, fokatxo xelebrea gaur estreinatuko da zine aretoetan eta filma euskaraz zein gazteleraz egongo da ikusgai. >o.p.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |