
zahartu edo hondatutako oihalen txatal erabilgarriak elkartuz estalki, jantzi edo ohagainekoak sortzeko artisautza da Patchworka. Casa de Labores-en adabaki-lana esaten diote. Amerikatik ekarritako ohitura dela uste du jende askok baina keba, lehendik ere ezagutzen zen lan modu hori hemen. Errioxan, Cameros mendialdean, Cidacos eta Alhama bailaretan almazuela esaten diote. Bai hitz ederra: almazuela. Almoçalla arabiarretik ei dator. Musulmanek otoitz egiteko erabiltzen duten alfonbratxoa da almoçalla. Zestoa inguruan koltxilla esaten zaio adabaki-lan horri.
Patchworka da astearte gauetan Chiloeren ostean ematen hasi zaizkigun Ibiliz saioa. Nahiago baduzue hara hor programako zuzendariaren berbak: "Bideo muntatze arin eta modernoari esker, munduko bazterrik adierazgarrienak eta bertako ohiturak eta jendea erakusteko beste modu bat".
Mucho Viaje eta Travel Notes bidaia saioen ekoizlearena da Ibiliz. Alabaina aurreneko alea eman aurretik abisatu ziguten Ibilizek ez duela zer ikusirik Mucho Viajerekin, Tele 5eko Nosolomusica ren estilotik gertuago dagoela. Nahi bai.
Honatx IBILIZen jatorriaren gaineko hipotesia: Lehen aipatutako bidaia programak egiteko grabatutako irudiekin osatutako saski-naskia. Bigarren eskuko materialarekin egindako programa 'berria' alegia. Bete lana da Ibiliz, eta betelaneko ordutegian eman beharko lukete.
Herenegun-aitzin Travel Notes eman zuten Ibilizen atzetik. Ez ninduke harrituko astero-astero begira egonez gero, planoren bat bi programetan sumatzea. Barne-Barnetik ere ematen dute astearte arratsetan, bera hobe. Adabakien konbinazioak emaitza ederra emateko irizpidea behar da, eta oihal zatiak elkarri josteko bezainbesteko abildadea irudien gainean OFFean esaten direnak interesa izan dezan. Joxe Felipe Auzmendi da ahotsa eta eman dioten testua oso eskasa da, dena txirtxilatua dago.
Patchworka. Merkeago ezin. Horregatik erosiko zizkion ETBk 26 atal, behar bezala egindako programak ia aleka eskatzen dituen bitartean.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |