Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Lurra taldea Dantzari Txikia eta San Juan festak prestatzen ari da Urretxun

350 haurizango dira igandean herriko kaleetan dantzan

Irailean Leonera joango dira eta Santa Anastasiatan hango eta Valladolideko taldeak etorriko dira

Lurrako kideak, martxoan Valladolidera egin zuten irteeran. argazkia: lurra dantza taldea

asier zaldua enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

urretxu. Lurra dantza taldeko kideek urteko egun garrantzitsuenak bizi dituzte. Izan ere, igande honetan haurrak euren herriko Dantzari Txikian arituko dira eta hurrengo asteburuan sanjuanetako protagonista nagusietakoak izango dira.

Dantzari Txikiaren 27. ekitaldian bederatzi talde izango dira: Beasaingo Aurtzaka, Portugaleteko Berriztasuna, Lasarteko Erketz, Azkoitiko Kandiola, Legazpiko Korosti eta Sustraiak, Zarauzko Mollari, Urretxu-Zumarragako Irrintzi eta Urretxuko Lurra.

Gaztetxoak 12.00etan elkartuko dira Pagoeta plazan eta, ondoren, herriko kaleetan dantzatuko dira. 13.30ean Gernikako Arbola plazara helduko dira eta bazkaldu aurreko azken saioa eskainiko dute. Bazkalostean ere, 17.30etik aurrera, bertan arituko dira.

Juan Luis Elgarresta, Edurne Holgado eta Amaia Juanena dantzari beteranoek ederki ezagutzen dituzte Dantzari Txiki egunak. Izan ere, eurek halakoetan parte hartu zuten gaztetxoak zirenean eta, egun, haurrak eramateaz arduratzen dira. "Haurrentzako saria da eta joateko irrikatan izaten dira", diote.

Haurrek, eta gainontzeko urretxuarrek, sanjuanak ospatuko dituzte datorren astean. Lurrako dantzariak Urretxuko ospakizunetako protagonista nagusietakoak dira. Neskek, batez ere, emozio handiz bizi dituzte egun hauek. "Oso festa herrikoiak dira eta, sorginez jantzita gaudela, dantzara irten aurreko unea osoa berezia da".

Iraileko Santa Anastasia jaietan ez dute horrenbeste gozatzeko aukerarik izaten. "Urtero talde pare bat gonbidatzen ditugu eta une oro eurekin egoten gara, ezer falta ez dakien. Astelehenera arte, ez dugu festez gozatzeko aukerarik".

Aurten, Gaztela Leongo bi talde etorriko dira: bata Valladolidekoa eta bestea Leongoa. Lurrakoak martxoan izan ziren Valladoliden eta Leonera, berriz, iraila hasieran joango dira.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
METEOROLOGÍA
Nieve en la costa
Los termómetros podrán bajar hasta los -6 grados durante estos días
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en San Sebastian | Hoteles en Bilbao |