|

Azpeitiko Udal Euskaltegiko zuzendaria, Aintzane Agirre.argazkia: k.f.
azpeitia. Azpeitiko Udal Euskaltegiak Euskara Gaitasun Agiria (EGA) lortzeko eskainiko dituen ikastaroetan, hogei pertsonak hartuko dute parte. Udako ikastaroen baitan kokatzen den egitasmo hau uztaila eta irailean egingo da.
Ikastaroa 16 urtetik gorako gazteei zuzenduta dago eta herriko ikastetxeetan ikasten ari diren ikasleek eskatu eta beren gurasoek bultzatutako ekintza izan da.
"Lehendik ere bagenuen EGA lortzeko ikastaroa, baina aurten ikasle eta gurasoek bereziki eskatu digute ikastaro hau antolatzeko. Orain, ikasle hauek goi mailako ikasketak egitera joango dira eta denbora laburragoa izango dute agiria eskuratzeko, beraz, uda unerik onena izango dela pentsatu dugu", adierazi du Azpeitiko Udal Euskaltegiko zuzendaria den Ain-tzane Agirrek.
Hogei ikasle hauek bi taldetan banatuko dira duten mailaren arabera eta uztailean goizez hartuko dituzte eskolak eta irailean jarraituko dute, baina arratsaldez. "Uztaileko ordutegia beraiek hautatu dute eta goizeko 8.00etatik 11.00etara izango da. Irailean dagoeneko eskolan hasiak izango direnez arratsaldez egingo da baina oraindik erabakitzeko dago", esan du Agirrek.
zailena, idatzizko froga Izena eman dutenen artean, aurkezteko arrazoi nagusienetakoa, EGA ateratzerakoan idatzizko froga ez gainditzea izan da euskaltegiko zuzendariak azaldu duenez: "Idazlana gainditzeko 15 puntu lortu behar dira eta gehienak 13an gelditu dira, horregatik, ziurrenik idazmenean oinarrituko da ikastaroa".
Guztiak D ereduan (euskaraz) ikasten ari diren ikasleak badira ere, idazketa maila baxua erakusten dute.
"Nahiz eta guztia euskaraz egin, gai bat jorratzea ezberdina da, hamar minututan, adibidez, Historiaz hitz egitea ez da erraza. Baliteke ikastetxeetan behar bezala ez erakutsi izana", adierazi du Aintzane Agirrek. Azpeitiko Udal Euskaltegiko asmoa, ahalik eta ikasle gehienek iraileko azterketa gainditzea izango da.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en San Sebastian |
Hoteles en Bilbao |