|

legazpi. Atzo eman zitzaien hasiera Hegialdeko jaiei. Arratsaldean, txupinazoa, txarangak lagundutako buruhandiak eta erraldoiak eta txorizo eta ardo dastapena izan ziren. Gauean, bizilagunek herri afaria izan zuten.
Gaur, 11.00etatik aurrera haur parkea izango da. Ondoren, 13.00etan, bizilagunek patata tortila lehiaketan parte hartuko dute. Gero, bazkari herrikoia izango da.
Arratsaldean, 18.30etatik aurrera, Los Zagales Burgosko taldeak dan-tza jaialdia eskainiko du. 19.00etan moto txikien lasterketa izango da.
22.30etik aurrera, Legazpiko errondailak auzoko kaleetan joko du, Lizarrako jota eskolako taldeak lagunduta. Gauerdian hasita, Egan taldearekin dantzaldia izango da.
Biharko lehen ekitaldiak gaupasa zaleen gozamenerako izango dira. 7.00etan txokolatada izango da eta, 8.00etan, zezentxoak. Goizean, ekitaldi gehiago izango dira: 10.00etan diana, 11.00etan meza, 12.00etan pilota txapelketako finala eta 13.00etan Extremadurakoen elkarteak eskainitako dantza jaialdia.
Arratsaldean, 18.00etan, herri-kirol saioa izango da, trikitilari eta bertsolariek lagunduta. Ondoren, 19.30ean, sagardo festa ospatuko da. 20.00etan, berriz, asto festa izango da. Afaltzera joan aurretik, 21.00etan, jubilatuen etxeko Beti Gazte taldearen antzerki emanaldia izango da. Gauerdian emango zaie amaiera festei, trakarekin. >a.z.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |