Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Azpeitiko elkarteetan euskararen erabilera formala bultzatu nahi du Patronatuak

Udal zerbitzuak egoera aztertu eta bakoitzari egin dionplana aurkeztuko du orain

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

azpeitia. Azpeitiko Euskara Patronatuak herriko 45 elkarteri eginiko azterketa aurkeztuko du talde bakoitzeko zuzendaritzaren aurrean Saninazio festak baino lehen, azterketaren berri eman eta hartu daitezkeen neurriak azaltzeko.

"Jakina da denontzat Azpeitia oso herri euskalduna dela, baina hala ere askotan hutsuneak nabaritu ditugu esparru formalean mugitzen direnean, idatziak egiterakoan adibidez", adierazi zuen Ana Mendizabal Udaleko Hezkuntza eta Euskara batzordeburuak azterketaren zergatia azalduz. Euskara Patronatuak Azpeitiko 45 kirol elkarte eta elkarte gastronomiko hautatu zituen 2003 urtean eta bakoitzari banakako euskara plana egin die, norberak epe jakin batean bete beharko lituzkeen irizpideak finkatu eta argitzeko.

"Azpeitian elkarteak oso harreman gune garrantzitsuak dira, urtean 24.000 pertsona pasatzen baitira. Euskara biziberritu eta eragina izateko leku aproposak dira", esan zuen Patxi Saez Udaleko euskara teknikaria eta Patronatuko zuzendari denak, nahiz eta plana onartzeko azken erabakia elkarteetako zuzendaritzak duten onartu.

Azpeitiko Udal Patronatuaren datuen arabera, kirol elkarteetako kideen artean %99,1 euskalduna da eta %87 euskal alfabetatua. Bestalde gastronomiaelkarteetako %96,6 da euskal hiztuna eta %67,9 alfabetatua. Azpeitian elkarteetan ahozko harremanetan euskararen erabilera "oso irabazita" dagoen seinale dela dio Saezek. >k.f.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESFútbol
COPA DEL REY
El Real Unión se medirá al Real Madrid en dieciseisavos de la Copa
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |