Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Tolosako Samaniego ikastetxean ikasturte amaiera ospatuko dute gaur

12.00etan hasiko dira ekitaldiak eta jokoak , dj Bull , eta txokolatada izango dira, besteak beste

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

tolosa. Eskualdeko ikastetxeetan ikasturteko azken egunak igaro-tzen ari dira eta hori dela eta, festa bereziak antolatzen ari dira. Pasa den igandean Tolosako Laskorain ikastolaren eguna ospatu zuten eta gaur Samaniego ikastetxeko kideak murgilduko dira jai giroan Uzturpe frontoian.

Ekitaldiak goizean hasiko dira, 12.00ak inguruan. Orduan, ikasleek prestatutako emanaldiak ikusteko aukera izango dute guraso, irakasle eta gainontzeko ikasleek. Ondoren, 13.00etatik aurrera, umeentzako jolasak izango dira. Horien artean, ohe elastikoak, ikasle heldu eta txikientzat puzgarriak izango dira. Honez gain, mahai-futbol erraldoi bat ere antolatuko dute eta adin guztietako ikasle zein gurasoek parte hartu ahal izango dute. Era berean, hainbat eskulan tailer ere egingo dituzte. Hala nola, bumeran tailerra edota globofexia tailerra egingo dituzte. Honez gain, pinak egiteko aukera ere izango da bertan emango diren materialekin. Gainera, arku-tiraketa egin ahal izango da.

Jokoen ondoren, 14.30ak inguruan, bazkarirako elkartuko dira guztiak. Bazkalostean, jokoek jarraituko dute. Puzgarriak eta tailerrak berriro ere zabalduko dira eta kirol jokoei hasiera emango zaie. DJ Bull-ek emanaldia emango du 16.00etatik aurrera eta 18.00etan txokolatada izango da. >m.s.s.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
TÍTERES
El Centro Internacional del Títere de Tolosa prevé abrir sus puertas en 2009
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |