|

lezo. Lezoko Udalak ordenagailuan ibiltzeko joko didaktiko bat argitaratu du, herriko historia, kultura, kirola eta zerbitzuak ezagutarazteko. Jokoa elebiduna da eta jokalari kopurua desberdina izan daiteke.
Trivial ospetsuaren antzeko taula batean, herriaren inguruko 393 galdera desberdin daude sei gaitan banatuta: arte eta kultura, geografia, historia, jaiak, kirolak eta Lezo gaur.
Kepa Garbizu alkateak azaldu zuenez, "erantzunak jakitea ez da erraza". Izan ere, hau ez da gerta-tzen "galderak zailak direlako, baizik eta ikasbide horiek ahaztuta dauzkagulako", adierazi zuen Xanti Valek, Kultura zinegotziak.
Joko hau, hasiera batean Gabonetan aurkeztu behar zuten, baina atzeratzea erabaki zuten, "jadanik garai horretan bi liburu argitaratu genituelako", esan zuen Valek.
Gainera, joko hau "atenporala" dela esan zuen eta oraingoa garai egokia izan daitekeela umeei oparitzeko kurtso amaiera delako adierazi zuen.
Udal agintariek azaldu zutenez, herriko eskoletan, Gipuzkoako liburutegietan eta beste instituzioetan zenbait ale utziko dituzte. Gainon-tzekoak, salgai jarriko dira sei euroren truke Kultura sailean, Donibane kalean. Guztira 1.000 ale eskatu dituzte.
CD formatuan dagoenez, "oso erraz kopiatu daiteke, baina ez gaitu arduratzen guk joko honen zabalpena nahi dugulako", adierazi zuen Valek. "Umeei oso erraz egingo zaie jokoa erabiltzea, ordenagailuan trebeak direlako" eta "eginaren poderioz, ikasten joango dira Lezoko historia", adierazi zuen zinegotziak.
Baina puntu negatibo bat ere aurkitu dio: "Ez zait asko gustatzen trivial ak duen lehiakortasun ku-tsua, baina badirudi puntuak banatzen direnean erakargarriagoa dela jokoa", esan zuen Valek. >a.m.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |