Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gipuzkoa      Euskadi      España/Mundo

Ehundaka pertsona bildu ziren atzo Ordizian Oianguko proiektuaren kontra

lehenengo manifestazioa izan zen eta egistasmoa bertan behera uzteko eskatu zioten udaletxeari

Manifestazioa, atzo, Ordiziako plazan.argazkia: ane irastortza

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Donostia. Ehundaka pertsona abiatu ziren atzo Ordiziako plazatik Oiangu Publikoa eta Bizirik Plataformak antolatu zuen lehengo manifestazioa zela eta. Ordiziar asko agertu ziren herriko plazan "elitezko aisialdi gune pribatua" (golfa, paint-balla, igerileku txiki bat, etab.) jartzearen aurka, eta Udalaren erabakia "iruzurra" zela azpimarratu zuten.

Manifestazioa bukatu ondoren idatzi bat irakurri zuten eta bertan, antolatzaileek proiektua bertan behera uzteko eskatu zioten Udaletxeari. Honetaz gain, "segurtasun plan berezi bat" idaztea beharrezkotzat jo zuten. Oiangu Publikoa eta Bizirik-eko segurtasun teknikariaren ustez, segurtasuna ez dago bermatuta egitasmo berri honetan. Izan ere, golfean erabiltzen diren pilotak arazoak sortuko lituzkete ondoko parkean ibiliko ziren pertsonetan eta hamar metroko sareak jartzea ez litzateke soluzioa, pilota askok altura hori pasako zutelako.

Oianguren inguruko eztabaida aspalditik dator. Udalak otsailaren 28an parkearen ustiakuntza enpresa bati ematea erabaki bazuen ere, egitasmoak ondorio larriak dituela dio Plataformak eta "kontzesioa emateko moduak akats nabarmenak". Orduz geroztik 3.000 firma bildu dituzte proiektuaren konra. >n.g.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DNGSuplementos
HOY
La revista ON, especial SAN FERMIN
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Trabajo | Hosting |