
Antolatzaileak.argazkia: j. ibañez
donostia. Aita Donostiak (1886-1956) sortutako lanei omenaldia eskaintzeko asmoz, bere heriotzaren 50. urteurrenean, gipuzkoar musikagilearen izena daraman Donostiako IX. Aste Musikala hasiko da datorren astelehenean. Hala, hil honen 16a bitartean, kontzertu bat egingo da egunero arratsaldeko 20.30ean Capuchinos elizan, bertako musikari, abeslari eta abesbatzen parte hartze zabal batekin.
Zikloaren antolatzaileek atzoko aurkezpenean azaldu zutenez, orain arteko ildoei eutsi diete egitaraua prestatzeko garaian. Hala, Gipuzkoako artista gazteentzako "tranpolin" izan dadin dohaineko sei kontzertu antolatu dituzte. "Jaialdiari bultzada bat eman nahi diogu aurten, eta hiri honetan musika ona entzuteko aukera eskaintzen jarraitu nahi dugu", azaldu zuen Javier Alberdi antolatzaileak.
Jose Gonzalo Zulaika, Aita Donostia, zendu zela 50 urte betetzen diren honetan, kontzertu gehienetan konpositore donostiarrak sortutako lanak izango dira entzungai.
Astelehenean estreinatuko dute egitaraua, Donostiako Capuchinos elizan, arratsaldeko 20.30ean. Musikeneko ikasleak izango dira protagonista ikuskizun honetan, eta Haydn, Piazzola eta Pucciniren obrak eskainiko dituzte, besteak beste.
Asteartean, autore klasioen lanak interpretatuko dituzte zenbait pianojole eta abeslarik. Egun bat beranduago, Aita Donostia eta Manuel de Falla musikagile garaikideak ardatz hartuko dituzte Josu Okiñena pianojole donostiarrak eta Almudena Ortega sopranoak. Sarrera ordaindu beharreko kontzertu bakarra izango da, eta Maria Cristina hotelean burutuko dute.
Ostegunean, Capuchinos elizan berriro ere, gitarra errezitaldi bat egingo da, Karmele Iriarteren ahotsak lagunduta. Ostiralean, berriz, Aita Donostiaren omenaldia etorriko da, herrialdeko hiru abesbatzen eskutik (Loinaz, Santa Cecilia eta Aita Donostia). Xabier Sarasola musikagile beasaindarrak okasioarako konposatutako obra bat eskainiko dute, besteak beste. Aste Musikala amaitzeko, larubatean Ars Nova koral asturiarrak eskainiko du kontzertua. >j. imaz
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |