
Olasagasti eta Nazabal, 2005eko urrian, Donostian.argazkia: chema pérez
Donostia. Floren Nazabal nafarra eta Joxe Mari Olasagasti gipuzkoarrak jokatuko dute gaur gauean (23.00etan) Urrezko Aizkolaria txapelketako finala Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan. Nazabal da faborito nagusia. Aurreko bi urteetan gainera txapelketa honetako finalean aritu da Etxarrikoa. Larretxearen kontra 2005ekoa galdu zuen Nazabalek eta, aldiz, 2004ekoa irabazi.
Azken bi urteetan aizkolaririk onena izan da nafarra, baina iaz porrot haundia jasan zuen Euskal Herriko lehen mailako finalean. Nazabalek egun txarra izan zuen eta pott egin zuen. Ezustean Olasagastik lortu zuen Euskal Herriko txapela eta bera da txapelketa nagusiko irabazlea. Urrezko Aizkolarian, aldiz, aspaldidanik ez ditu finalak jokatu Igeldokoak. Azkenekoa 2003an izan zuen, Azpeitiko zezen plazan, Larretxearen kontra eta pott egin zuen honek ere. Olasagastik -hiru txapel ditu, 1999, 2000 eta 2001koak- lana bertan behera utzi zuen. Bero handiko eguna izan zen eta finala eguerdian jokatu zen.
Bestalde, gazte mailako finala ere jokatuko da Azpeitian gaur gauean. Hemen ere, gipuzkoar bat eta nafar bat izango dira aurrez aurre. Alde batetik, Jon Rekondo leitzarra arituko da eta bestetik, Joseba Otaegi zizurkildarra.
Azkenik, hirugarren final bat jokatu da Izarraitz pilotalekuan, harrijasotzaileen binakako txapelketarena. Ostolaza eta Barinaga izango dira alde batetik, eta bestetik, Aiako Landarbide eta Izeta II.
segalariak ere bai Bestalde, Orendainen, segalarien Gipuzkoako txapelketako finalerdia jokatuko da gaur (18.00etan). Ordu erdiko lanean hiru partaide arituko dira, Andoni Goikoetxea, Joxe Gabirondo eta Andoni Zuriarrain. Hauetatik, bik finalerako txartela lortuko dute.
Azkenik, Aiako probalekuan (22.00etan) idi apustua egingo dute Salbardin eta Imanolek. Bakoitzak 900 euro jokatzen ditu.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |