|

Iazko Hegialde jaietan egindako asto lasterketa.
U DA gertu da eta, dagoeneko, festa garaia da. Urola Garaian maiatzean hasi zen zalaparta: Legazpiko santikutzak izan ziren lehenak eta Zumarragako Eitza eta El Salvador auzoetako jaiak ondoren. Sanjuanak eta Santa Isabelak ate joka, aste honetan ere ez da aspertzeko astirik: bihar Legazpiko Hegialde auzoko jaiak eta Zumarraga-Urretxuko Kalebarren-Areizaga plazakoak hasiko dira. Igandean, berriz, Trinitate jaia izango da Zumarragako Oleta mendian.
Legazpiko Hegialde auzoko jaiak herrian antolatzen direnen artean gazteenak dira, baina 30 urte beteko dituzte aurki. Herritarren artean ondo sustraituta, giro bikaina izango da bihartik aurrera.
19.00etatik aurrera,bihar, txupinazoa izango da; buruhandien, erraldoien eta txarangaren kalejira; txorizo eta ardo dastatzea eta festa batzordearen tabernaren irekiera izango dira. 21.30ean bizilagunek afarirako mahaia prestatuko dute eta, 22.30ean, afari herrikoia izango dute. Gauerdian, Scala 2000 taldeak kontzertua eskainiko du.
Larunbat goizean, haur parkea eta patata tortilla lehiaketa izango dira. Ondoren, herri bazkaria. Arratsaldean, Burgoseko Los Zagales dan-tza taldearen saioa eta moto txikien lasterketa izango dira. Gauean, musika nagusi, Legazpiko errondailarekin eta Egan taldearekin.
Igande goizean, gaupasa egin dutenek txokolatea eta zezentxoak izango dituzte. Beranduago, diana, meza, haurren pilota txapelketako finala eta La Bellota Extremadurako elkartekoen dantza jaialdia izango dira.
Arratsaldean ere ez da aspertzeko astirik izango, herri kirol jaialdiarekin, sagardo festarekin, asto lasterketarekin eta Beti Gazte antzerki taldekoen emanaldiarekin.
Urretxu-Zumarragan ere ez da festarik faltako. Bihar bertan Kalebarren-Areizaga plazako San Antonio festak hasiko dira. Zenbait urtetan antolatu ez bazituzten ere, bi herriak biltzen dituen plaza honetako festak berreskuratzea lortu dute. Hasteko, 19.00etan, txupinazoa eta trikitilarien saioa izango dira.
Larunbat eguerdian, dultzaineroak izango dira plaza girotuko dutenak. Arratsaldean, toka txapelketa jokatuko da eta Karmakrosekoek antzerki saioa eskainiko dute. Hemen ere, festak igandean bukatuko dira: eguerdian Iparragirre-Balerdi musika tailerraren kontzertua izango da eta, 18.30ean, Eusko Diskok plazan bildutakoak dantzan jarriko ditu.
Clara Letek badu jai hauei buruz zer kontatu. Izan ere, ia 40 urte dira senarrak eta berak plazan Aitube taberna ireki zutela. "Garai batean, 1.000 pezeta eskatzen zizkiguten tabernarioi eta diru horrekin antolatzen ziren. Dantzaldia antolatzen zen eta dantza egin nahi zuten mutilei kobratu egiten zitzaien".
Gauzak asko aldatu dira, baita santuarentzat ere. "San Antonioren irudia Tiffany's tabernaren eraikineko teilatu izkinan zegoen. Etxe hura bota zutenean, Prontxio Aranbururen harategia zen gainera pasa zuten".
Areizaga-Kalebarren plazan San Antonio eta Oleta mendian Trinitate jaia ospatuko dute. Hitzordua 11.00etan izango da, Agiñaga auzoan. Bildutakoak elkarrekin igoko dira Oletara. Bertan, salda eta pintxoak izango dituzte. Ondoren, meza, ahari jokoa eta bazkari herrikoia izango dira. 20.00etan, Oletan bildutakoak Agiñagara jaitsiko dira eta, bertan, erromeria izango dute.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |